Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinarri-esakuneen aplikazioa esperientzia ahalgarriaren zedarrien barne gertatzen denean, hauei imanenteak deituko diegu, muga hauek gainditzen badituzte, transzendente. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.
Lekua, lehenengo eta behin, ez da gorputzaren printzipio immanentea balitz bezala ikusi behar, ez baitu higidurarik jasaten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Ongia unibertsal immanentea baizik ez baita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.
Hala ere, arrazoimenaren erabilera izadiaren kontsiderazio arrazional honetan fisikoa edo hiperfisikoa da edo, hobeto esanda, imanentea edo transzendentea da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.
Fisiologia imanenteak, aitzitik, izadia sentsuen objektu ororen multzo gisa kontsideratzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.
Genero edo arte forma berri edo sendotu samar baten ikuspegi immanente batetik abiatuta. Berria - Kultura 2004-01-13
Jainkoa gauza guztien kausa inmanente gisa agertzen dela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.
Idaztea egintza inmanente bat da, horizontala, erlatiboa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 96. orr.