Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

imajina (orobat imagina g.er.) 1 iz Jesukristoren, Ama Birjinaren edo santuen tailua edo eskultura.

Arantzazu eta bertako imajina gurgarria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.

Ama Birjinaren imajina.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Bertan beren deboziozko santuaren irudi pintatua edo imajina izaten dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.

Berak goizean goiz jarritako kandelatxoak argitzen du imajina.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 137. orr.

Mila errezo-opari eskainka ari ziren Espainiako otoitz etxe eta imajina guztiei.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Etorkizuneko belaunaldietan ere ez du inork pentsatuko, berak metalez, harriz edo zurez landuriko imajinak zerua eta lurra sortu dituela, eta horrek gobernatzen dituela ere ez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

2 irudia.

Imajina enfokatzen, argia neurtzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Ez duzu pentsatu nahi, gelditu nahi dituzu gogora datozkizun imajinak, etengabeko oroitzapen mingarriak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 177. orr.

Zaldibiako imajinak ikusten ari nintzela, telebisioan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 110. orr.

Bizilagunek leporaino irensten dituzte europar orgia kontsumistaren isla diren imajina engainagarri eta anestesiagarri horiek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus