Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilinti bakan batzuk artean gori zeuden supazterrean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 141. orr.
Ilindia hauspean ehortzirik ezkutatzen denez Ilinti bati airean eraginik zuzi gisa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.
Orduan arreba, sutatik ilenti bat hartu, eta anairen atzetik abiatu zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.
Amak, Alteak, ilintia garretatik atera eta gorde egin zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.
Azkenean iritsi ziren Gryffindorreko egongelaren segurtasunera; han sua ia itzalita, ilenti batzuk baizik ez zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.
-Beharbada! -esan zion Reginak, ilintia baino gorriago jarriz, begi guztiak bere gain jarri zitzaizkiolako. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 126. orr.
Asiako errebolta helenikoaren azken ilintiak K.a. 493an itzali ondoren [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.
Hautsak sua estali bazuen ere, ilintiak bizi jarraitzen zuen Alustizako Zuriñeren bakartasunaren kolkoan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.
Alabaina, zoroaldiaren ilintia ez zegoen itzalia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.
Adimenaren ilintia, jakintzaren gezia, zentzuzko oharpenen perlazko idunekoa, mintzo zuzenaren lorategia... Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.
Eta hura lasai zegoen bitartean, Hamida zinezko ilintia zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.
Neska garbi eta Jaungoikoaren beldurra duen batek nolatan jarri ahal izan ditu begiak infernuko ilenti horrengan? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 267. orr.
Eskandalua ilintietan zegoela, lehengo lepotik burua, berriro hauspotzen zuen, eta suak hartzen, eta bazirudien berebiziko plazera hartzen zuela esamesak sortzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.
Ez ikaratu Siriako Retzinen eta Remaliasen semearen haserre-sumina dela-eta, kea darien ilinti-mutur bi besterik ez baitira. Elizen arteko biblia Is 7,4
Biak jaikitzen dira, mugimendu erreflexu batez suontzira hurbiltzen dira, makurtu, beren eskuak ilinti-hondarretara luzatzen dituzte. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 223. orr.
Egurrean sua pizten denean, eta egurra garretan jartzen, ilinti bizi bihurtzen du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.
Urrezko ilinti-bizi dira hirurak, erabat, bera eta bere neskameak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.