Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ilgora (orobat hilgora g.er.)1 iz ilargi berritik ilargi betera doan 14 eguneko aldia; ilgoraren erdiko eguna, ilargiaren erdia argiturik dagoena.

Ilgora osoan, berritik betera bitarteko bi asteotan, ilargia betelanean doa, trinkotzen eta indartzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

Putzuari begira geratu nintzen une batez, ilgoraren argitan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Ilgorak indarra eransten omen dio izadiari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

Hazi eta urdindu egiten dela ilberri eta ilgoran ebakitako ilea. soroko lanak eta laboraritzakoak ilgoran ezin baziren osatu, ilbeherako ostiralari itxarongo zion. ilbete eta ilbehera eguraldi eskasekoa zihoala, ba, ilgorako ostiralari erne, ea orduan eguraldi hobea tokatzen zitzaion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

Hilaren 8an ilbehera, 16an ilberri eta 23an ilgora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.

Ilgora baitzen gau hartan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 231. orr.

Erdian, klariona gorriaz marrazten zuen ilgoran dagoenean ilargiak daukan itxurako herrialde bat: Kurdistan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

2 ilgoraren irudia.

Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

Zeren historialariak jakin beharko lukeen bezala, banderan ilgora jartzearena otomanoen inperioaren asmazioa izan baitzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.

Eta, nola ez, kruasanak, frantsesezko izena eman zien ilgora-eite horrekin, lehen ausikiarekin ilbehera bihurtzen dena, gutxiagotzen doana, platerean apurrak baizik gelditzen ez diren arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.

Labar artetik itsasertzeraino jaitsi ginen, ilgora formako hondartza txiki batera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Ilgora bezain ederra zen neska batek osatzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Otomandar hilgoraren adarrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ilgora zegoen ilargia, eguzkiarekin "koadraturan".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

4 Ilgora Emankor

Eta Ilgora Emankorreko arabiar herriak kopuruz askoz gehiago ziren israeldarrak baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ilgora (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus