Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pazkoa noiz den, udaberriko lehen ilbeteak markatzen baitu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.
Urtarril hark bi ilbete bizi izan zituen: 2an, opari ederrez etorri zitzaiguna, eta 31an. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.
Otsail ilbete gabea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.
Otsailgo ilbete, edurra ni bete dio atsotitzak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.
Uda mineko ilbete txuri-txuria, biribila. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 67. orr.
Izan da aldi ilargialdiko berezirik, 500 litro ondroso eta beteak eman dituenik, ilbetearekin hasi euritea, eta ilbetearekin amaitu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.
Ilbetean itzuliko da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.
Arrautza gainean ilberrian edo ilgoran jarriz gero, oilaskoak gehienak; ilbetean edo ilbeheran, oilandak nagusi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Eramana du diru-zorroa ere, eta ez da ilbetera arte itzuliko. Elizen arteko biblia EsZ 7,20
Ilbeteko gauean eginiko jauzi bizkor batez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 105. orr.
Ilbetearen argia, besterik ez zegoen oasian mutila kanporatu zenean. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 151. orr.
Mutila Ramadaneko ilbetea bezain ederra baitzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.