Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikusmira 1 iz ikusmiratzea.

Besteren miseriaren ikusmirak sortzen duen sentsazio atsegina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 276. orr.

Soineko dotoreen eta altzari garestien ikusmirak diru-gosea pizten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Azazkal mutur gris-zuri luzeak irteten zitzaizkion, nabarmen, hatz-puntez haraindira, eta haien ikusmirak deseroso sentiarazten zuen senarra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

2 (leku deklinabide atzizkiekin)

Bazen zertan pentsatu, baziren funts handiagoko gaiak ikusmiran.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 145. orr.

Biharamunean, Migel Mailuk berak [...] eskolta eman zion erregeri Luzaideko dorrea ikusmiran izan zezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Terrorismoaren ikusmiran egoteak dirua ere beldurtzen du.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Orain bere titi parea dauka ikusmiran, baina ezin bertan hondoratu, eskumuturretatik tinko heldurik baitauka, irribarre bat anbarezko adatsek mugaturiko aurpegian.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

Gibela emanda mendi urrunei, gazteluzainak ikusmiran hartu du bere ardurapeko eskualdea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Fruitu-arbolen baratzearen hondoan ezkutatu baikinen, etxaldeko ikusmiratik at eta Amama Otsoren begirada zelataritik urrun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.

Erdigune horretatik, ikusmiran zituen salerosketen, langileen, garraiolarien eta bezeroen atzera-aurrerak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Bazirudien zoratu egin zela, mundua ikusmiratik galdua zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Haien atzealdean, hilobiak eremu zabalean sakabanatzen ziren, ikusmiratik aienatzeraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Aparteko txoko batean, besteen ikusmiratik urrun, jesartzera gonbidatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

3 ikuspegia.

Muinoa jaisten hasi berria da, eta orain ez dago ikusmira eragozten dion zuhaitzik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Batere trabarik ez ikusmira guztian, lautada zuri berdinduan!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Liz ez dago paisaian edo ikusmira zabaletan interesatua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Barrio latza da Petare, eta haurtzaindegi gainetik dagoen ikusmira, ikaragarria: milaka eta milaka ranchito edo txabola ziztrin, pendizetan zintzilik, sasiaren, lokatzaren eta harrien artean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 49. orr.

Barandaren ondo-ondoko mahaietatik halako ikusmira zabal bat dago beheko pistarantza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Ikusmira huraxe, esan zuen, bertan gelditu eta begiak uherturik, maite zuen bere senarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

Begiei ikusmira ederrak eskaintzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.

Eta bai ederra geltokiko ikusmira: eliza, etxe ttipi lerrokatuak (ia portu bateko etxeak irudi), hotelak, eliza...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Urjauzien ikusmira zoragarria izan da, zoragarria eta zirraragarria.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.

Hura gelditu egin ohi zen zuhaitz bati begiratzeko, edo lakuaren gaineko ikusmirari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 174. orr.

-Ikusmira ederra benetan, Inazio!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 86. orr.

· "Hori, Tximu, gauzen ikusmira motza edukitzea duk", Manuk.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

4 ikuspuntua.

Denen iritziak eta ikusmirak begiratzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Alabaina, zaletasunak ez ezik ikusmirak ere mudatzen hasi zitzaizkion alabari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 91. orr.

Ohar bedi ikusmira honetatik teoria orokorra eta gramatika bereziak ez daudela betiko finkaturik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

5 ikusnahia.

Heriotza guztiek ez digute ikusmira berdina sorrarazten, denek ez gaituzte berdin lasaitzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Kontzertuak ikusmira handia sortu du, eta duela zenbait egun bukatu ziren sarrerak.  Berria - Kultura   2004-12-29

Desafio Torneoko finalaren bezperetan hirukoteen arteko lehiak ikusmira handia sortu zuen; ikusmira eta mesfidantza.  Berria - Kirola   2004-05-16

Berriro Pradora joan eta dena da berriro haluzinazio bat bezalakoxea: haiek bai neska ederrak, inon ederrik bada, gizonak ere oso eder, gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa, ikusmiraren ikusmiraz aspertu ere ez ni.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

6 (izenondo gisa)

Joritasun ikusmira hark isilik eduki gintuen denboratxo batean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 149. orr.

7 ikusmiran ikusmiratzen.

Rubenekin gustura ibili naiz anasazi indiarren erruinetan ikusmiran.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.

Ohe gainean etzanda, ikusmiran egon zen une batez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.

Lagun biboteskaduna ere agertu zen halako batean eta, hantxe, ikusmiran eta irribarretsu gelditu, eskuak patriketan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

Berak, belauniko, ikusmiran jarraitu zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Oilo-ipurdia jarri zitzaidan gure laguna hilik ikusi nueneko aulki birakorraren ikusmiran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Zeren astelehenetan, bostak arte itxi denda, eta joan-etorri bat egiten baitzuen Auzo Latindarreko liburu-dendetara, liburu argitaratu berrien ikusmiran.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.

8 ikusmiraz ikusnahiz.

Jaunak zigortu egin zituen Bet-Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,19

9 ikusmira egin

Anak azkenetarik egiten zuen, neure putzuaren barnean ikusmira egitera utziko nien jendeetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste ikusmira (3); ikusmira ederra (4); ikusmira eta (3); ikusmira handia (6); ikusmira handia sortu (4); ikusmiran egon (5); ikusmiran egon naiz (3); ikusmiraren eraginez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus