Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otoitzean deabruak emakume bat ikusarazi zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.
Pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.
Jaunak begiko baldin banau, itzularaziko nau eta ikusaraziko dizkit kutxa eta bera dagoeneko oihal-etxola. Elizen arteko biblia 2 Sm 15,25
Durant jaunak arren ikusarazi nahi izan zion Roseri opor txiki batzuk baino ez zirela haiek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.
Egoera batere behartu gabe, tipoari deus ere aurpegiratu gabe, inozo hutsa besterik ez zela ikusarazten zion ederki. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.
Ni, jakina, saiatzen nintzen ikusarazten ze zaila zen Polloen hilobi bat erostea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.
Ikusarazten didazu horrenbeste bidegabekeria? Elizen arteko biblia Hab 1,3
Izan ere, nork ikusaraziko dio ondoren zer gertatuko den? Elizen arteko biblia Koh 3,22
Jainkoak argi ikusaraziko dizue horretan ere. Elizen arteko biblia Flp 3,15
Baina gure presoak izan dituk, diozu, begi-bistakotzat duzuna lagunei ikusarazi nahian. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 99. orr.
Nire barneko lizuna ikusarazi nahi didan kabroi bat delako. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 120. orr.
Baina Bankes jaunak haren adorea ikusarazi zion bere buruari; haren trebetasuna; gaur egungo berriak zehatz zekizkiela. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.
Dena hustu zidan hutsa, urrutitik neure burua ikusarazi zidana [...] idortzen, itsutzen eta deuseztatzen zaituen argirantz hegaka doan txotxongilo modura. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.
Espazioan elkarrengandik urruti ez dauden bi argi-puntu ikusarazten zaizkio ikusle bati. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.
Gizarteari «ikusarazi egin behar zaio» gobernu aldaketa posible dela. Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Problemarik ikusten ez duenari ikusarazi egin behar zaizkio [...] soluzio bila has dadin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.
Geure buruari ikusarazteko bizimoduan aurrera egitea nola den [...] zigor isolamenduzko eta azkengabeko batera kondenatua izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.
Eta orotariko egiez laburki mintzatzean, erakustaldi argi batera hurbilduz, gauzak erdizka ikusarazi ditut. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.
Adibide horrek oso argi ikusarazten du langile espezializatuen denbora osoko okupazioa ez dela errentagarria gertatzen, baldin salmenta kopuru jakin batetik gora ez bada. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.
"Perspektiba" atmosferikoa (oso urruti dauden gauzak, [...] lausoago ikusarazten dituena). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.
Aritmetikaren bitartez eraikinen kostuak kalkulatzen dira, neurrien arrazoiak ikusarazten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.
Gertakari horrek eragin zion beldurrak ikusiarazi zion zer den garrantzitsua bizitzan eta gaur egun Eliza Metodistan sartuta dago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.
Gorriak ikusarazi dizkiozu zeure herriari, zorabiozko ardoa edanarazi diguzu. Elizen arteko biblia Sal 60,5
Gorriak ere ikusarazi zenizkion lau egunetan lo egin ezinik eduki zenuenean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.
Gorriak ikusarazten hizkien bele horiei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Ene!, senperrenak ikusarazten zizkion Allie-ri, okela berak nahi bezain bizkor ebakitzen ez bazion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 67. orr.
Eman dian porrazo bakoitzeko, senperrak ikusaraziko zizkioagu Xegama horri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.
bat ikusarazi (4); bat ikusarazi zion (3); bezala ikusarazi (3); ere ikusarazi (4); garbi ikusarazten (3); gorriak ikusarazi (3); ikusarazi behar (5); ikusarazi egin (3); ikusarazi egin behar (3); ikusarazi nahi (12); ikusarazi nahi dugu (3); ikusarazi nahi izan (3); ikusarazi zidan (4); ikusarazi zion (7); ikusarazten du (4); ikusarazten zizkion (3); zela ikusarazteko (3)