Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikergai (49 esaldi, 16 liburu eta 15 artikulutan) iz ikerketaren gaia. ik ikerketa 10.

Ikerketak, jakina denez, ikergaia gero eta gehiago zatikatuz, atalduz, egiten du aurrera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

K hizkuntza ikergaitzat harturik, hauxe aurkitzea da arazoa: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Ohar bedi ezin argudia daitekeela ibai-ertza den bank eta aurrezkiak gordetzeko bank hitz beraren agerraldi bi direnik, horixe baita, hain zuzen, ikergaia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.

Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

Egokitasun hauek, sintaxia, semantika eta bion arteko loturak aztertuko dituen hizkuntz teoria orokorrago baten ikergaiaren atalak izan litezke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Euskal Herria eta erlijioa ziren bere ikergaiean ardatzak.  Berria - Kultura   2004-06-03

Diabetesa da zure ikergaia.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Xabier Irigoienek itsasoa du ikergai; itsasoaren biodibertsitatearen inguruko ikerketa bat egin berri du, eta ondorio interesgarriak lortu ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-22

Garuneko akromatopsia ez zuen ia inork ikergaitarako hartu hurrengo hirurogeita hamabost urteetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Jakintsua, hasieran, gehiegizko koldartasunez hurbiltzen da ikergaira, astiro, uzkur, oso galdera apalak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 274. orr.

Eta banku bateko kamera korazatutik ateratzerakoan justifikatu ezineko bederatzi mila dolar baldin badauzka batek aldean, besterik gabe bihurtzen da ikergai.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.

Preso irakiarrek pairatutako ustezko tratu txarrak ikergai.  Berria - Mundua   2004-01-18

Senatari bat ikergai, irailaren 11ko erasoez aurretik zuen informazioagatik.  Berria - Mundua   2004-01-23

Saguak eta arratoiak hartu zituen ikergai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Xenpelar Dokumentazio Zentruaren inguruan gorpuzten ari den ikertaldekoei berriz, kezkagai zer dudan eta ikergai zer datekeen zirriborratu diet.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus