Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikerbide (16 esaldi, 7 liburu eta 2 artikulutan) iz ikertzeko bidea. ik ikerketa 7.

Ez da inolako modurik asmatzeko nora eramango duen ikerbide jakin batek, ez eta, beraz, zein izango diren aplikazio posibleak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Kolore aldagarrizko erauzkinak ematen zituzten, polit-bitxiak haiek ere, baina ezinago ezegonkorrak: saio-egun gutxiren buruan, untxietara jo baino ere lehenago, ikerbide hura artxibaturik uzteko baimena lortu nuen Commendatorearengandik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Puntu honetan, gure ikerbidea erabat aldentzen da hizkuntz egituraren beste hainbeste teoriatatik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus