Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire ikasmahaia norabidez aldatu nuen, leihoko argia ezkerretik sartzen zitzaidala ipinia baineukan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.
Ikasmahaian jarri eta, argi triste baten pean, gramatika eta hiztegien gainean maratz-maratz sarturiko orduen fruitua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 225. orr.
Euklidesen Elementuei buruzko hamahiru ikas-mahaiekiko ikuskizun amaiezin hura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 177. orr.
Gela erdiko ikasmahaiaren alde banatara eseri ziren, eta larruzko maletatxotik bere paperak eta apunteak eta liburuak ateratzen hasi zen irakaslea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 110. orr.
Eskolako mutikoak ikasmahaien gainean hilda geratzen ziren euliek helduta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.
Ikasturtez ikasturte nire gibelean jasatera behartu baininduen, gelako ikasmahaien lerroan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.
Ikasmahaian elkartu gintuzten ia lehenengo egunetik: García ni, Garciandía bera. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 12. orr.
Atsegin hartzen dut eguzki hau gozatuz, ikasmahaiaren, klarionaren, arbelaren haur usain hori dastatuz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.