Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira liburuetan ikas ez daitezkeen ikasgaiak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.
Irakurtzea baita idazle bihurtu nahi duenaren lehenengo ikasgaia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.
Trekeko bertze ikasgai bat: "inork ez dezala igar inondik pasatu garenik". Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 72. orr.
Uste hori zuzena izatera, bada geure egunotarako balioko lukeen bigarren ikasgaia: edozein hizkuntza eredu arrakastatsua izango bada, eguneroko jardunetik gertukoa izan behar duela. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 31. orr.
Hauxe da gure egunotarako balio duen ikasgaia: euskalkien etorkizunaz jarduteko, euskalkien iragana ezagutzea dugula ezinbesteko. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 41. orr.
Ume eder honi lizunkeriaren lehen ikasgaiak erakutsi ahal izateko, beharrezkoa da zu, andere, komeni den guztirako prest egotea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 86. orr.
Hizkuntza eta politikaren arteko lotura ezinbesteko ikasgaia da mundu horretan aritu nahi duenarentzat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.
Biblia beti izan zen Agustin deunarentzat ikasgai eta inspirazio iturri. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.
«Israelek inoiz ahaztuko ez duen ikasgaia» agindu du Hamasek. Berria - Mundua 2004-10-23
· Irailaz geroz hiru kantu dira ikasgai. Herria 2002-11-21
Matematika ikasgai eternala zen, urterokoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.
Horrexegatik aukeratuko nuen natur zientzien ikasgaia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.
Institutuan, urte hartan, 1980-1981 ikasturtean, aukerazko ikasgaia zen euskara. ik beherago 4 D ereduan ikasgai bat erdaraz ematea eskandalua litzateke. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 162. orr.
Ikasturte bakoitzeko 7-8 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.
2003-04 ikastaroan bi ikasgaitan ikasle izan nuen Ainhoa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 197. orr.
Programako ikasgaietan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.
Ikasgai teorikoak ere izango dira, betiere euskaraz. Berria - Kultura 2006-02-24
Doktoregorako ikasgaiak ikastea erabaki zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.
Ikasgai horretan matrikulatuta zeudenei galdetu nien ea zer egin behar zen hura gainditzeko. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 48. orr.
Melanie Isaacs ikasleak ezeztatu egin du COM 312 ikasgaiaren matrikula. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 49. orr.
Emaitza bikainak ikasgai guztietan. «Bizia lo», 2003 - 49. orr.
Haurren ikasgai programetan. Herria 2004-02-26
Kimikako lehenengo ikasgaiak kenduta, gainerako guztiaz zer erantzunik ia ez zuela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.
Etengabe egiten zien agiraka umeei, eta jo ere egiten zituen ikasgaia ikasten ez zutenean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.
-Australia, hamaseigarren ikasgaian dago. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.
Unibertsitateko bulegoan nengoelarik, baleen eta kurriloen ohiturari buruzko ikasgaia prestatzen. Atzoko ikasgaia errepikatuko dugu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.
Idazmahaian ezarri zituen ukondoak, pentsati, ikasgaia errepasatzen ari den eskola-ume zintzo bat irudi. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Ikasgaia errezitatuko zukeen ume batek bezala esan zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Eta orain, haur maiteok, gaurko literatur ikasgaia azalduko dizuet.. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 80. orr.
Gaur gauean, adibidez, gizon dotorea izateko lehenbiziko ikasgaia eman zidak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 152. orr.
· Politika ikasgai bat nahi duzu? -esan zidan nekatuta-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 262. orr.
Garrantzitsua izango litzatekeela hezkidetza enborreko ikasgaia izatea Irakasle Eskolan. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Enborreko ikasgaiak euskaraz emango dituzte datozen lau urteetan. Berria - Euskal Herria 2004-06-24
Enborreko eta hautazko ikasgaiek lau ordu izatea. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Hautazko ikasgaiak emateko modua bideratu. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 112. orr.
Hain zuzen, hautazko ikasgaietan badaude hutsune batzuk, eta horiek betetzen joateko. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Enborreko eta hautazko ikasgaiek lau ordu izatea. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Karrera urteetatik gehien oroitzen duena hautazko ikasgai baterako egin zuen hirurogeita lau folioko lana da. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 51. orr.
a ereduan ikasgai (3); balio duen ikasgaia (3); beharreko ikasgaia (5); bere ikasgaietan (3); beste ikasgai (7); beste ikasgai bat (5); bi ikasgai (4); da derrigorrezko ikasgaia (4); derrigorrezko ikasgaia (5); derrigorrezko ikasgaia izango (3); duen ikasgaia (10); duten ikasgaiak (3); ereduan ikasgai (5); ereduan ikasgai bat (4); erlijioa ikasgaia (7); eta ikasgai (5); eta ikasgaiak (7); euskara ikasgai (4); euskarazko ikasgai (3); ez duen ikasgaia (4); hainbat ikasgai (6); hiru ikasgai (4); ikasgai bat (34); ikasgai bat erdaraz (3); ikasgai bat euskaraz (4); ikasgai batzuk (8); ikasgai batzuk euskaraz (3); ikasgai berri (5); ikasgai berriak (4); ikasgai eta (5); ikasgai gehiago (4); ikasgai gisa (7); ikasgai guztiak (3); ikasgai guztietan (4); ikasgai hori (3); ikasgai horiek (3); ikasgai ona (3); ikasgaia da (4); ikasgaia eman (5); ikasgaia ematen (3); ikasgaia ere (3); ikasgaia ez (4); ikasgaia ez da (3); ikasgaia izango (5); ikasgaiak dira (7); ikasgaiak eman (3); ikasgaiak emateko (4); ikasgaiaren ondorioak (3); ikasgairen bat (5); iraganeko ikasgaiak (3); lehen ikasgaia (10); lehen ikasgaiak (3); zenbait ikasgai (3)