Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikarati 1 izond dardaratia.

Irribarre sotilak egiten zituen eta musuak botatzen antzezlarien gisa, bere esku ikaratiaz, zuhaitz inausizko bi ilaretarantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.

Baina abereek, haizea kontra zutenean ere oso urrutitik abioiak atzematen ikasi baitzuten, garaiz iragartzen zituzten, urruma luze eta ikaratien bidez, aireko erasoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

Ardien eta bildotsen marraka ikaratiak hautematen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.

Atean zutik, Lupinen eskuko sugar ikaratiek argituta, sabairaino iristen zen norbait zegoen kapa batez estalita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Musu bat pausatu zuen haren ezpain zurietan, haizeak txepetxa adar txiki ikaratian pausatzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.

Parketaren kexu arranguratsua, apaingarrien dar-dar ikaratia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

· Nola eman aditzera besteei Aleph infinitua, nire oroimen ikaratiak ozta-ozta hartzen baitu bere baitan?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

2 ikara adierazten duena.

Egiptorako ihesa margolanean, astoaren atzetik doazen bi pertsonaien mugimenduak ahotan darabilten elkarrizketa ikaratia iradoki nahi du –“Hi, entzun duk hots hori?”.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Beldur den neskatilaren irri ikaratia marraztu zitzaion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 97. orr.

– Ez eta ez –boz ikaratiz oldartzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Nork ezagutzen du, nik ez bada, samurtasun horien gozotasun, eromen, estasi ikarati, haragizko, ideal, gizonarena baino gehiagokoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

Gazteena, Gerard botz apal eta ikaratiaz mintzo zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 100. orr.

Sonjak ahalegin ikarati bat egin zuen bere adiskideari laguntzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 195. orr.

3 erraz ikaratzen dena, beldurtia. ik ikarakor.

Edgar, hamaika urterekin, haur ikaratia, isila, goibela zen, eta, bere heroi guztiak bezalaxe, bere baitan itxi zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

Ez ziren bihotza bakean zuten gizonak, ikaratiak eta galtzaileak ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.

Iralak, zaldiz ibiltzen ikaratia izaki, istripu koxkor bat izan zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Isekaz ibiltzen zitzaigun panparroi hura, eta katakume ikarati baten gisa portatzen zen itaunketetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.

4 (adizlagun gisa)

Goibel eta ikarati dago, Lucyri batera eta bestera jarraika, haren orpoen ondoan beti.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Tabako saltzaileak eskua luzatu dio leihatilatik, debekaturiko zerbait egiten ariko balitz bezala, azkar eta ikarati.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 28. orr.

Baina Nevillek, urduri eta ikarati, eta lurrean geratuko ote zen beldurrez, gogor jo zuen lurra txilibituak Hooch andrearen ezpainak ukitu ere egin baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikarati (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus