Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iharduki (ETCn 558 agerraldiorobat jarduki g.er.), ihardukitzen 1 dio/du ad aurre egin, buru egin. ik ihardoki.

-Ihardukiko dugu, kolpez kolpe erantzunen diegu, lepoa mozten baldin badigute ere.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 44. orr.

Irakurtua dut zerbait hemengo historiaz: Obanos hirian bildu zirela hamalaugarren mendean aitonensemeak, erregearen botereari ihardukitzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

Indarkeriaz ezarririko estatu zentralista batuari, desberdinaren, ihesaren, askatasunaren aldarrikapenak dio ihardukitzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Atea zabaltzen zen aldiro, hor nintzen ene bi zangoen gainean xut, borrokarako prest, edozoin desafio altxatzeko prest, lehenbiziko probokazioneari ihardukitzeko prest, erne.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.

Ez dakit musikak musikaren etsipena hartzen ote dakien eta marmolak marmolarena; literaturak, ordea, bera jadanik mutu egongo den garai hura iragartzen daki, eta bere bertutearen kontra gogor jardukitzen eta bere desegintzarreaz maitemintzen eta bere azkenari gortea egiten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

Nik banekien Hanna ere, ama, ez zegoela inola ere liluraturik neskaren gaztetxo-asmo ziztrin harekin; iharduki egiten zidan, dena den, nik hartaz zer arduraturik ez neukala erakustearren soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 219. orr.

2 jardun, aritu.

Horrela ihardukitzen zuen, bere burua zuritu beharrean aurkitzen zen aldiro.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Komando kideak klandestinitatean ihardukitzera ohituak ziren eta diskretuki, arraileria bultetan zioten eran, edozer "dinamiza" zezaketen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

Hala eta guztiz ere, gu ez ei ginen gerran ihardukitzekoak, buruz burukoan behintzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.

3 hitz egin, (aurre eginez) erantzun.

-Zergatik, baina, matxinada? -iharduki nion-, beharbada galdu egin dira haren gutunak, besterik gabe...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

-Baina heure gizonak badauzkak hik -iharduki zion On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 62. orr.

-Jakina, zuk uste duzu herrian bakarrak garela eta aise saltzen dugula, baina hemen ere aldatzen dira gauzak -jarduki du Joxepak-.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Argitaletxeko gizonezko buruzagiengandik iharduki bortitza pairatzen du, zemaia eta aitakeria urduria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 132. orr.

Aita-osaben arteko ihardukiak eta eztabaidak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ihardukitzeko (3); iharduki zion (6); iharduki zuen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus