Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiak igurtzi zituen badaezpada ere, zakar eta sasoiz, loaren orratzak kentze aldera, baina igurtzaldiak ez zion hark espero zuen fruiturik eskaini, eta begizuloak gorri-gorri utzi zituen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 51. orr.
Eta muxu luze eta igurtzialdi bortitzean galtzen dira Xabiren mihi-eskuak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.
Oi!, zergatik ez nintzen negar-malkotan urperatu bertan, neure larriari ur horrez igurtzaldi bat emateko? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.
Bizitzak zuetako bakoitzari eman dizuen igurtzialdi sentimentala, hori bera da zuen arteko aldea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 146. orr.
Tango baten boladak eta ahots-aieruak zetozkien, baita oinek dantzagunean egindako igurtzialdiak ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.
Edertzeko igurtziak hartzen igarotzen zuten denbora hori: mirra-oliozko igurtzialdiak hartzen zituzten lehen sei hilabeteetan eta [...] lurrin eta usain gozozko igurtzialdiak hurrengo seietan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.
Gerrietan izan dut zartakoren bat edo beste, baina masaje-igurtzialdi pare bat hartu eta segi lanean. Berria - Kirola 2004-04-15
Aski maitekorra eritzitako bizkar-igurtzaldi batez agurtu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 61. orr.
Tarteka algararen bat, makurtu bat egiten du, edo esku-igurtzialdi sail bat, alboetaranzko kulunkak nahiz irribarre misteriotsuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.