Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marina Gonzalezek musu bat igorri zidan irribarrez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.
Irri pollit bat igorri digu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 31. orr.
Igorri nion idunekoa jantzita agertu zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.
Egun horretan Agirre lehendakariak telegrama bi igorri zituen Habanara. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 290. orr.
Gela bakoitzak bazuen bere telefonista, leihoan zegoena, lagunen mezuak hartzeko eta igortzeko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 32. orr.
Oraindik ere erantzun gabe dagoen beste galdera bat igorri zuen iragan martxoaren 10ean Europako Batzordera. Berria - Mundua 2004-04-18
Gutun apain-bihurri zeremoniatsu bat igorri zidan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.
Parlamentuari igorritako txosten batean. Berria - Kultura 2004-01-28
Hedabideetara igorritako prentsa ohar baten bitartez. Berria - Kultura 2004-10-30
Anjak igorritako faxean, Hans Lauerrek epaiketa egunean esandakoa zetorren komatxo artean azpimarratuta. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.
Munduko Merkataritza Erakundera salaketa igorri edo ez aztertzen ari dira agintariak. Berria - Harian 2005-03-25
Salomonek mandatu hau igorri zion Hirami: [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,16
Eskabidea igorri nuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.
Tematu nintzen urtero hainbat aldiz liburuak igorri behar nizkiola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.
Parte hartzeko, zinema nahiz bideo lanak igorri behar dira, euskaraz eginak eta 30 minututik beherakoak. Berria - Kultura 2004-06-17
33 herritatik igorritako 221 animazio lan jaso zituzten. Berria - Kultura 2004-12-15
ELBk ordezkaritza bat igorriko du ELAren kongresura. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Manu bat eta dirua igortzen diot. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 327. orr.
Nahiago zuen arroz-esnearen usainak igortzen zion lasaitasuna sentitzea. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 119. orr.
Halaber, 68 tonako giza laguntza igorri dute. Berria - Mundua 2004-01-03
Horrenbeste denbora batere berririk igorri gabe. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.
Planeta urrun batetik igorririko espaziontzi batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.
Ontziak herenegun iluntzeko 20:33ean hondoratze seinalea igorri zuen, bere baliza irratitik. Berria - Mundua 2004-06-04
Ordubetean, gai erradioaktiboak erradiazioa igortzeko %50eko probabilitatea du. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Marteko gainazalaren %90en informazioa igorri du Lurrera. Berria - Gaiak 2006-04-22
Unibertsoa sortu eta gutxira sortutako galaxien irudia igorri zuen Hubblek. herria¬
Ontzi bakoitzak, gainera, grabitate-uhinak aurkitzea helburu duten laser izpiak igorriko ditu. Berria - Gaiak 2004-06-25
Jesus Kristo, Jainko aitak igorri Semea. Herria 2003-04-03
Ospitalera igorri dugu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 255. orr.
Edo atzerrira igorriko dituztela agindu eta igorri ez. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 28. orr.
Ginzburg Civitavecchiako presondegira igorri zuten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.
Bidaxunera igorri ninduten egunean kanbiatu ziren gauzak niretako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.
Oinazeak edo, noiztenka, bozkario itzal erraz batek, beti mendira igorri naute, [...] bereziki Baigura kaskora! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Berorren ama erreginak, gogo-samin guztiz larrian, berorrengana nau igorri. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 136. orr.
Ximurraren bolante-ukaldi ozpinduak autoaren bertze aldera igorri ninduen kasik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik kerubinen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun-kutxa. Elizen arteko biblia 1 Sm 4,4
· Bi, hiru, lau... igorri nituen lurrera! batzuk zauriturik, bertze batzuk jadanik hilak... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.
Horietarik hiru berak zuzen-zuzen beste mundura igorri ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 76. orr.
Kristinak Maite igorri zion laguntzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.
Davidek mandatariak igorri zizkion, aitaren heriotzagatik doluminak ematera. Elizen arteko biblia 1 Kro 19,2
Bere mutilak igorri zizkien, eihera harriaren eta tresneria guziaren bahitzera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.
Orduan, Jezabelek mezularia igorri zion Eliasi, esatera: [...]. Elizen arteko biblia 1 Erg 19,2
Apostoluak sermoiak egitera igorriak. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.
Jauntxoak norbait igorri zuen haren bila, espos mezaren emateko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.
Handik urteetara serora igorri zion mezulari erretoreak, konfesioz jakin ahal izan omen zuenaren berri emateko: [...]. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.
AEBek, anartean, 50 marine igorri dituzte euren enbaxada gerizatzeko. Berria - Mundua 2004-02-24
Arratsalde hartan berean, Migel Mailuk patruila bat igorri zuen bizigarri bila. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Nire tokitik, keinuka igorri nizkion eskerrak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Gu, 18.ekoak, kamiunetan igorri gintuzten Givet-i buruz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
Egun batez, 1500 lagun Alemania aldera igorri zituzten trenez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 83. orr.
Hauekin argazki bildumak osatu eta postaz igortzen zizkioten hilero. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.
Irratiz igorri behar dituzten mezuak aldez aurretik adosturiko liburu jakin bateko orrialdeen arabera kodifikatzen dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.
Aginduta dugun arauzko bidetik igorri diot gutuna, begiralearen eskutik alegia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 141. orr.
Gerla denboran Alemaniarat bortxaz igorri zen bere adinekoen zerrendan izan zen. Herria 2004-09-02
Eskularrua baitzeukan eskuinekoan, honetan ezartzen du eta igortzen, igortzen besagainka delako xefari buruz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.
Juduekin batean heriotzerako ber bideetatik igorriak izan ziren, ehun milaka, Hitler-en gustukoak ez ziren guziak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.
Ingeles handirik jakin beharrik ez zegoen nondik igorria zen jakiteko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.
Biharamunean, kabala bagoi batean, igortzen gituzte erran gabe norat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.
Apezpikuak herri hortara bikari zuen igorri. Herria 2004-07-29
Eta kolpe batez, paretaren kontra igorri zuen, tanpa! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 70. orr.
Ostrukak jeiztera igorri behar nukeen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.
Haizea hartzera igorri zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.
Bai, badakit kaka egitera igorri zintudala... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.
Eguzkiaren beroak iheska igorri zituen azken lainoak eta xori zuri handien ongarriaren urrina azkartu zen ere. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 132. orr.
Gero, antzarak ferratzera igorri ninduen: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
Lepoa eginen nuke bat baino gehiago ni antzarak ferratzera igorri beharrean jarri nuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Holako galdea egiten didatenak laster igortzen ditut antzara ferratzerat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.
Jakes ene ondotik, trapu tzar bat izan banintz bezala antzara ferratzerat igorria ninduelarik, ene haurraren galtzerat pusatuz! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.
"Antzarrak ferratzera igortzea" esateko "zakurraren ipurdira edo zakurraren ipurtzulora igorri" esaten dute. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.
Mandoaren ipurtzulora igorriko nukeen, inondik ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Jean-Martin-ek bere koinata preso igorri omen zuela, iraultzaren kontrakoa zela leporatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.
Ez zuela berak bere botz bakarrarekin laguna preso igorri. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.
Dorrera preso igorri zuten eta han giltzapetu. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.
igor dezatela (10); igor ditzatela (4); igor ditzaten (4); seaskara igor dezatela (6)
aitak igorri (4); bana igorri (17); bana igorri die (5); bana igorri zien (5); bat igorri (104); bat igorri die (4); bat igorri dio (9); bat igorri du (7); bat igorri dute (5); bat igorri nahi (5); bat igorri zien (9); bat igorri zion (18); bat igorri zioten (8); bat igorri zuen (7); batean igorri (4); batera igorri (9); batzuk igorri (4); egitera igorri (4); erakundeak igorri (4); ere igorri (15); erregeak igorri (4); eskaera igorri (6); eskutitz bat igorri (10); eskutitza igorri (4); eta igorri (12); etxera igorri (7); fiskaltzari igorri (4); gutun bana igorri (8); gutun bat igorri (29); gutuna igorri (31); gutuna igorri zien (4); gutunak igorri (7); handik igorri (4); harat igorri (8); hau igorri (8); hau igorri zion (5); hori igorri (5); idatzia igorri (5)
igorri aurretik (4); igorri behar (42); igorri behar dio (5); igorri behar dira (7); igorri beharko (9); igorri dauku (4); igorri die (17); igorri diela (4); igorri dio (32); igorri dion (7); igorri diote (6); igorri ditu (21); igorri dituzte (13); igorri dizkio (7); igorri du (38); igorri duen (5); igorri dugu (4); igorri dute (16); igorri duten (5); igorri eta (15); igorri ez (4); igorri gizonak (4); igorri izana (6); igorri nahi (35); igorri nahi izan (11); igorri nau (8); igorri nien (4); igorri ninduen (11); igorri nion (13); igorri nuen (10); igorri omen (4); igorri prentsa (5); igorri prentsa oharrean (5); igorri uztailaren (4); igorri zidan (10); igorri zien (37); igorri zieten (4); igorri ziola (5); igorri zion (82); igorri zion atzo (6); igorri zioten (22); igorri zituen (23); igorri zituzten (19); igorri zizkien (11); igorri zizkieten (7); igorri zizkion (21); igorri zizkioten (5); igorri zuela (4); igorri zuen (98); igorri zuen atzo (6); igorri zuten (37)
bat igorria (10); igorria izan (26); igorria izan zen (4); igorria izanen (9); igorria izanen da (7); igorria zuen (6); igorriak dira (4); igorriak eta (4); igorriak izan (19); igorriak izan ziren (6); komunikabideei igorri (5); komunikabideei igorri prentsa (4); lasaitasun mezua igorri (12); mandatariak igorri (10); mandatariak igorri zizkion (4); mattin megadendara igorri (4); megadendara igorri (4); megadendara igorri uztailaren (4); mezu bat igorri (11); mezua igorri (26); mezua igorri nahi (6); mezua igorri zion (6); mezua igorri zuen (8); mezulariak igorri (10); mezulariak igorri zizkion (6); oharra igorri (8); onu erakundeak igorri (4); postaz igorri (4); prentsa oharra igorri (4); txosten bat igorri (4); txosten igorri (4); txostena igorri (6)
bat igorriko (14); bat igorriko du (4); batera igorriko (5); baterat igorriko (4); batzordera igorriko (6); eskubideen batzordera igorriko (4); espainiako gorteetara igorriko (4); gorteetara igorriko (4); harat igorriko (4); igorriko da (5); igorriko die (5); igorriko dio (7); igorriko diote (4); igorriko ditu (12); igorriko dituzte (12); igorriko du (19); igorriko dute (13); igorriko ote (4)
atzo igorritako (14); atzo igorritako prentsa (6); bat igorriz (18); bat igorriz ez (9); berriara igorritako (7); cv bat igorriz (9); hedabideetara igorritako (17); hedabideetara igorritako prentsa (12); igorritako agiri (8); igorritako agirian (8); igorritako bideo (5); igorritako bideo batean (4); igorritako eskutitzean (5); igorritako gutun (12); igorritako gutun batean (5); igorritako gutuna (6); igorritako gutunak (7); igorritako gutunean (8); igorritako informazioaren (8); igorritako informazioaren arabera (8); igorritako mezu (4); igorritako mezua (4); igorritako ohar (11); igorritako ohar baten (5); igorritako oharrean (6); igorritako prentsa (32); igorritako prentsa ohar (7); igorritako prentsa oharrak (6); igorritako prentsa oharrean (14); igorritako txosten (6); igorritako txostenean (5); igorriz ez (10); igorriz ez ahantz (9); komunikabideei igorritako (6); komunikabideei igorritako prentsa (5); komunikabideetara igorritako (4)
bat igortzea (8); bat igortzeko (8); ez igortzea (7); igortzea erabaki (8); igortzeko erabakia (5); igortzeko eskatu (4); igortzeko prest (4); mezua igortzeko (4)
bat igortzen (31); bat igortzen dio (5); batera igortzen (11); batzuk igortzen (4); berriz igortzen (4); da igortzen (4); ere igortzen (4); eta igortzen (8); gutun bat igortzen (4); honekin batera igortzen (6); igortzen ahal (7); igortzen ahalko (4); igortzen da (5); igortzen den (4); igortzen dio (7); igortzen dion (6); igortzen diren (4); igortzen ditu (9); igortzen dituen (13); igortzen ditut (4); igortzen dituzte (12); igortzen dituzten (9); igortzen dizkizut (6); igortzen dizudan (6); igortzen dizut (11); igortzen du (15); igortzen duen (11); igortzen dugu (5); igortzen dute (10); igortzen duten (5); igortzen eta (4); igortzen ez (4); igortzen zidan (4); igortzen zituen (9); igortzen zituzten (10); igortzen zizkion (9); igortzen zuela (4); igortzen zuen (12); igortzen zuten (4); postaz igortzen (5)