Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

igarriezin (orobat igarri ezin eta igartezin) 1 izond

Heriotza, irizpide errefusagaitz hauen ondotik, forma aldaketa besterik ez da, izaera batetik besterako pasabide igarriezina, Pitagorasek metenpsikosia deitzen zuena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Baina ez zuten kontuan hartzen ezbehar igarri ezina gerta zitekeela, eta haren kontra deus egiterik ez zuela haien ardurak, ezta haien abildadeak ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.

Bekatuaren larritasuna bihotzaren gaiztakeria igarriezinaren araberakoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Paradisuan Aurelianok jakin zuela dibinitate igartezinarentzat berak eta Juan de Panoniak [...] pertsona bakar bat osatzen zutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Momentu soil eta laburra, lasaia, agian igartezina.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.

2 igarri ezineko izlag igarriezina.

Eta, halaz guztiz, zientzia ere igarri ezinekoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus