Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

igarobide 1 iz igarotzeko bidea.

Mendietako igarobideak itxi, mendi garaietako gailurrak gotortu eta lautadetan oztopoak ipini zituztela.  Elizen arteko biblia   Jdt 5,1

Hindu Kush mendiguneko igarobideetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Jendez gainezka daude vaporettoa hartzeko geltokia eta kanal-alboetako igarobideak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Zorrozaurre Sarrikorekin lotzeko bost igarobide egingo dituztela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Bihar goizean irekiko dituzte Txorrierriko saihesbidea eta Bilbo erdialdea lotzen dituzten igarobideak.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Haren ondoren jaitsirik, Moaberako igarobideak hartu zituzten Jordanen, eta ez zioten inori ere utzi igarotzen.  Elizen arteko biblia   Epa 3,28

Irurtzungo Aizpitarte igarobide ospetsua.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Toki malkartsua zen, igarobiderik batere gabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.

Gero eta kontu handiagoz ibili beharra zegoen izotz pusken artean, igarobideak estutzen ari zirelako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.

Eserlekuen arteko igarobidetik lasterka joango da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 144. orr.

Gainera, igarobideko lurraldea gara, eta mugaren alde batetik bestera gero eta kamioi gehiago dabiltza.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

· Nola lortu zituen bere kasa libre ibiltzeko beharrezko igarobideak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

2 (gauza abstraktuetan).

Liburua egilearen eskuetatik irakurlearen eskuetara pasatzeko igarobidea. Efektuetatik kausetarako igarobidearen lege guztiak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Psikologia arrazionaletik Kosmologiarako igarobideaz. barne-merkatu benetakoaren faltak hazkundea eta industria-kapitalismorako igarobidea eragotzi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Aldaketa oro (gauza baten igarobidea egoera batetik bestera) jarraitua da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.

Oso zaila izaten da gertaera batetik besterako igarobidea denbora jauzi bat bezala sentitzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

3 hesirik gabeko igarobide

Trenak umea zihoan autoa harrapatu zuen hesirik gabeko igarobide batean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Araban dauden hesirik gabeko igarobideak zein hesiak dituztenak kentzeko aurrekontua zehazteko eskatu zion Diputazioak Renferi.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

· Hesirik gabeko trenbideko igarobide batek beste istripu larri bat eragin du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

4 lurpeko igarobide

Kalea lurpeko igarobidea erabiliz igaro beharrean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 282. orr.

Batzuetan, ate aurrean etxeari eta urmaelari begira jarririk, bere artean esaten zuen ondo legokeela biak lurpeko igarobide baten bitartez lotzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Trenbidea lurpeko igarobidetik edo zubietako batetik zeharkatzen zuten inurriak bezala zihoazen fabrika pabiloietarantz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

igarobide batean (3); igarobide gisa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus