Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ideograma (orobat idiograma) iz hitz baten adiera, ez hotsa, adierazten duen ikur grafikoa.

Txinatar ideogramak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 84. orr.

Denden neonezko ideogramez josi abisu ugariak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

Beraren izenaren ideograma zein zen galdetu nion.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 24. orr.

Langileen izen-deituren ideogramak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 26. orr.

Helbide gehienak ideogrametan zehaztuak baitziren.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 26. orr.

Idazkera ideografikoak erraz bilakatzen dira bitariko: ideograma batzuek, esaterako, hasieran zuten balioaz arindurik, hots bakartuak irudikatu ohi dituzte azkenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Hartara, beren takigrafia propioa garatzen dute, beren hieroglifo, ideograma, piktograma sistema.     «Kuskue tanden», 2004 - 99. orr.

Kaligrafiatu nituen ideograma hauek eskaintzen dizkizut.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Horra euskal idiograma bat, bizitza modernorako egokitzapen ederra.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus