Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
identifikagarri 1 izond identifika daitekeena.
Gainontzekoa -mahaiak, matrazeak, era guztietako gailuak...- identifikagarria zen, edo ia, gorputz ikaztuak, zipilduak eta ondo gardostuak gorabehera. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.
Naturaren transformazio (sozializazio) prozesuetan identifikagarriak diren ildo politiko-ekonomiko nagusien inertzia. Berria - Gaiak 2004-12-09
2 zerbait identifikatzen duena.
Abiapuntuko aireportuan ekipajeari jarri zioten txarteltxo identifikagarria. Berria - Kultura 2006-02-12