Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Helbidea ezartzeko neure idazmoldea aldatu nuen, eta aski ontsa imitatu nuen, azalaren gainean, Dijon-eko zigilua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.
Zera aurkitu nuela arbelean idazmolde ederrez idatzirik: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.
Horretarako, 1973ko lehenengo argitalpena oinarritzat hartu dute eta gaurko idazmoldeetara egokitu dute. Berria - Kultura 2004-06-17
Lapurdiko XVII. mendeko idazleak denak antzera idazten ahalegindu ziren, eta zuberotarrek ere kontuan hartu zuten haien idazmoldea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 35. orr.
Testu zuzenak, italianismoak tartean dituztenak, sinpleak idazmoldeari eta esaldien loturari dagokienez, aipamen bibliko gutxikoak eta eliz autoreen aipamenik gabeak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.
Idazmolde biluzi eta zuzena darabil, apaingarri askorik gabea, narratibatik oso hurbila. Berria - Kultura 2004-07-24