Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iluntasuna zen nagusi bulego handi hartan; idazmahai horien ilarak eta idazmakina estaliak zeuden bertan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.
Beste bulegoetatik idazmakinen eta ahotsen zarata zetorren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 450. orr.
Prentsen usaina artean sudurrean, idazmakinen tintina artean belarrietan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.
Erpuruek bortizki jotzen zituzten idazmakinetako teklak. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 11. orr.
Bi idazmakina joka hasi ziren, bizi-bizi. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.
Idazmakinako praktikak egiten zituen Sarak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.
Altzairuzko idazmakinak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.
Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak ematen digu bereizketa horietako baten arrazoia. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 214. orr.
Ez ahaztu nire Olivetti idazmakina noizean behin olioztatzea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 167. orr.
Errege Beltza lapurretaz salatzen zuen eskutitz bat, aitaren idazmakinaz idatzia. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 114. orr.
Han aritu ginen denok geure testuak idazmakinaz jotzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.
Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen igaro-baimena idaztera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.
Gutunen batzuk idazmakinaz mekanografiatu nahi bazituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.
Idazmakina txiki batean, bere aitabitxiak fakturak egiteko erabili ohi zuena, nola hasi zen poesia idazten. Berria - Kultura 2004-11-17
Idazmakinaren mahaitxoaren azpitik maleta handi bat atera zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.
eta idazmakina (3); eta idazmakinaren (3); idazmakina aurrean (3); idazmakina bat (8); idazmakina erraldoi (3); idazmakinaren aurrean (3)