Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

idazkuntza (42 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 316 agerraldi) 1 iz idazketa.

Irudimenaren bidez ikustea eta oroimenaren bidez berrikustea da idazkuntzaren ondarea.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.

Albisteen idazkuntzak arina izan behar du, eta goitik beherakoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

Hain zuzen ere, idazkuntzaren prozesuan zehar zerbait berri deskubritzen duzunean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 188. orr.

1944aren amaieran utzi zuen irakaskuntza, idazkuntzan sartzeko buru-belarri.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Ohiko bideetatik aldenduz, idazkuntzaren historian zehar erabilitako baliabide erretorikoak modu berri edo berezian erabili zituen Queneauk liburu honetan.  Berria - Kultura   2006-01-12

2 (hitz elkartuetan)

Idazkuntza eta sorkuntza prozesu oro da norbere buruaren eta norbere sorkuntzaren gaineko kontzientzia hartze prozesu gradual, apurkakoa.  Berria - Kultura   2006-03-14

Idazkuntza kontseilu horrek Luma aldizkaria bideratzen ere lagunduko du.  Berria - Kultura   2004-09-15

3 idazkera.

Idazkuntza konbentzionaletik eta haren azturetatik libratzeko ahaleginak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Sua, idazkuntza eta kalkulua asmatu zirenetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idazkuntza eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus