Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
idatzaldi iz testu bat idazten den aldietako bakoitza.
Petrarcak ez zituen mespretxatzen italierazko poesia hauek: aitzitik, oso maite zituen, eta hauxe da honen frogarik hoberena gaurko filologoek bildumaren bederatzi idatzaldi oso bereizi ahal izan dituzte orain arte. Berria - Kultura 2004-10-02
Gutun honen kronologiari buruz, hau bakarrik esan daiteke: lehen idatzaldia bigarrena baino lehenagokoa dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.
Kode Zibilaren idatzaldiak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.
Gombrichek, bere liburuan (1956koa da lehen idatzaldia), posizio konstruktibista hartzen du ikusmenezko pertzepzioaren aurrean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.