Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrengo egunean ababorretik bi izotz tontor ikusiko dira itsaso ilun samarrean, lehenengo iceberg biak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Sateliteek bidalitako azken datuen arabera, Antartikako glaziarren abiadura azkartu da, 2002. urtean Larsen B izotz plaka hautsi eta iceberg bilakatu zenetik. Berria - Gaiak 2004-09-23
Itsas txakurrek koipezko geruza baten babesa dutenez, beti daude bero, iceberg baten gainean eserita egonez gero ere.Antartikoko izebergetan ere mikrobioak aurkitu dituzte ikertzaileek. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.
Icebergen artean ibili gira, Upsala, Spegazzini eta Perito Moreno izotz mendien bazterrez bazter. Herria 2005-03-17
Azpiak jandako izeberra. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 145. orr.
“Hau izebergaren punta besterik ez da”, esan zuen Erresuma Batuko zientzialariak. Berria - Gaiak 2004-07-17
Nire kasuan, izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 82. orr.
Whisky koloreko itsasoan izeberg pusketa nanoak ziruditen izotz zatiek. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 137. orr.
Titanic aipatzen da, baina zenbat eta zenbat naufragio izengabe, hitzen icebergetan erpina baizik ez ikustearren. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 160. orr.
eta iceberg (3)