Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendira igotzeko ere modu alfabetikoa eskaintzen du, "A delakotik abiatu eta, B, D, E, F, G, H, I, J, K eta L izeneko lekuetatik pasatuz, mendiaren M alturaino iritsi". Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 94. orr.
Bokalak, i-e-a-o-u hurrenkeran hartuta, [...]. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Bost i dituzten hitzak baditu euskarak: kilimiliklik, [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 205. orr.
Zailagoa da, ordea, hitz batean bost bokalak behin bakarrik eta dagokien hurrenkeran (a, e, i, o, u) agertzea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 217. orr.
Ezpainak luzaturik eta aurreko artikulazioaz ahoskatzen da i, ezpainak borobildurik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.
I eta o protetiko horiek areagotu baizik ez dute egiten sonante izate hori. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 93. orr.
Ken dezagun, lenengo, barrunbe-girodun "n" ori, eta ipiñi gero, tarteko "u" bokal illunaren ordez, "i" bokal argia. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 43. orr.
Bokal guztien antzera, i-ak u-ak ü-ak sudurkarizaturiko formak dituzte, bainan urri gertatzen dira eta alde batera utzi ditzakegu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.
Eskuak poltsikoan, erre i pearen azpian bere izen propioa berrirakurri zuen harrituta, eta data amatatu haietatik hilaren adina kalkulatu zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.
Euskaraz, letra-izen guztiek, ordezkatzen duten letra hartzen dute, nola edo hala, izenean, honakook izan ezik: ze, ku, uve bikoitza eta i grekoa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 245. orr.
Arantzazun sortu zen, sortu ere, Yakin, i grekoaz. Berria - Harian 2006-03-19
Ezpainak elkarrengandik bereizi gabe, eta "y" grekoa iksa edo "sh" bezala ahoskatuz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 66. orr.
Gogoan dut O Guarany, y grekoarekin, Pery-ren irudiaz ilustratua, hori ere y grekoarekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.