Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hutsetsi, hutsesten (orobat huts-etsi) du ad. hutsaren parekotzat hartu.
Hain nago burubidean sendo, ezen mundu biak ere baititut hutsesten, datorrela datorrena; soil-solik dut behar aitarengatik bete-beteko mendeku hartu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 175. orr.
Larunbat eguerdi-arte bat zen, azkenean, nire gurasoenean gosari aski xelebrea egin ondoren -haiek elizako ezkila-jotzea hutsesten!-, Herriko Etxera abiatu ginenean, ezkontza-legea betetzera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Halaxe dituzue zuek huts-esten senarrak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.