Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ttipik, botila berreskuratuta, hurrupada luze batez ospatu zuen bere ateraldia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.
Berak edan zuen lehenik, bi hurrupada luze, nire eskuetan utzi baino lehen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Ohe ondotik goporra hartu eta hurrupada txiki bat edan du Agerrek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.
Hurrupada egin nahi izan zion bere edalontziari, baina han horma puxkak baizik ez ziren gelditzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.
Bertze hurrupada bat hartu nuen Beñatenetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.
Haurrak hurrupada kendu zion bere plastikozko edalontziari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.
Hurrupada luzea kendu nion kopari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
Hurrupada bat arno onartu nien, gogotik. Hurrupada batez hustu nuen kafea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.
Estreinako kafe hurrupadarekin utzi zion tresnak pertsonifikatzeari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.
Aurreneko te-hurrupadaz geroztik, kiskalita zeukaten denek aho-sabaia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Batek hutsera botatzen duen bizi-hurrupada bat bezala duk suspirio bakoitza. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.
hurrupada bat (6); hurrupada luze (4)