Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hurre adlag hur, hurbil.
Atetik hurre burdinazko berogailu handi eta dotorea burrunba batean. Berria - Kirola 2004-04-29
Trenbidetik hurre zegoen autobusaren geltokian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.
Poesiatik hurre dagoen prosa. Berria - Kultura 2004-03-26
Buruko ileak laztu zaizkit oihala hurre-hurretik ferekatzean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.
Herio itzala oso hurre sumatzen zuen gizon baten biloba naiz... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.
Urruti eta hurre. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Arnasa berdindu zitzaionerako, gainean zituen bulegari guztiak, batzuk hurreago, besteak urrunago. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.