Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zuretzat larrialdia da, niretzat beste hozka bat. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.
Infekzioa zeukan gorputz osoan, eta buruan, lepoan, belarrietan eta zangoetan hozka zauriak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.
Bero hozken gainetik elkartasun urratsak bidea egin zuen, ordea, luzaz gelditu gabe. Berria - Harian 2005-05-28
Haien balek oraingoan ere hozka guti batzuk baizik ez zituzten egin harresi gotorretan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.
Handik gutxira nabarmen agertu dira errotarri baten bi hozka erradial. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 28. orr.
Ordezko gurpilaren azpian den hozka batean sartu ditu hatz muturrak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 29. orr.
Badira ere bihurgune txarrak, patar gaixtoak, bide peza batzu dena ozka eta zilo, gune batzu zerbait gisaz tronpakor direnak, bereziki euria delarik edo lanoa lodi... Herria 2002-10-24
Hortan ikusten da zer ozka ba den hegoaldetik honat. Herria 2004-02-19
Bizkitartean, eta hor legoke ozka, diru-emaitza soziala deiturikoak hein berdinean daude aspaldion. Berria - Kultura 2004-05-26
-Gure borrokari ozka bat huparaziko diogu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 18. orr.
Zergak ozka batez apaltzen alde batetik, hiru edo lau ozka gorago johan bestetik, konduen ateratzea aise da. Herria 2003-03-10
Adinekoen "B" multzoa ozka batez goititzen da, hamahiru urtez pekoetan "B" eta "C" multzoak ere mail batez hupatzen dira. Herria 2003-06-12
Aspaldian gainditua du ozka hori. Herria 2005-06-23
Gerard Onesta"berdearen" lixtak % 10-aren ozka gainditu du Baiona ekialde eta mendealeko bi kantonamenduetan. Herria 2004-06-17
Beste hiru herri kategoria hortan direnek galdegiten dute goragoko ozkara pasatzea "zone piémont" markatua denerat hain xuxen. Herria 2003-02-20
Ozka bat iragan du "Baionan kantuz" ekitaldiak joan den larunbatean: 51-garren aldiko beretu du Lakarra plaza eta ondotik merkatu estaliko galeria. Herria 2001-05-03
Lan-gabezia ozka on bat batez emendatu da urtarrilean. Herria 2003-03-06
Ez direla haatik duela bi urte bezen bero handiak izanen, ozka on bat eztiagoak... Herria 2005-06-23
Beroa hozka bat gorago, eta 150 pertsona inguru plazan. Berria - Harian 2005-05-28
Baina portugesek ez dute guti senditzen heien legearen eta auzokoen lege artean dagoen hozka haundi hori abortuaren gai hortan. Herria 2004-02-19
Horrek ezarriko du haustura edo hozka bat familian, beste haurride guziak gerla ondoan sortuko baitira. Herria 2003-09-11
Hauk dira preseski aintzinaldea laster hartu dutenak eta bururaino atxiki hozka haundiegian ez bazen ere. Herria 2001-11-01
Elkarri harturik genion, zehatz-mehatz, gure gorputzen hozka-mutur ororen izaria, balentria handiagoen atari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
Azazkalei hozka ari zen Denver. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 64. orr.
Harland bere goiko ezpainari hozka ari zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.
Ezpainari hozka, fusila ohe azpian neukala gogoratu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.
Borrokan, bihurrika, joka, hozka, amorruz garrasika hasi zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.
Elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean zabiltzate. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.
Bildotsa hozka hil zuen urdanga ankerra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.
Bazirudien gau luzearen erasoa hasia zela; bazirudien irabazle gertatu zirela aire jostalariak, hozka, eta arnasa umelak, haztaka. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.
-Hozka egin dit! -esan zuen, odoldutako musuzapi batean bilduta zeukan eskua erakutsiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.
Amaiurko baserri batean bazuten ardiei hozka egiten zien oilagor zakur bat. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 42. orr.
Muturrean hozka egiten diote elkarri. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.
Piztiak hozka egin nahi izan zion, sabeletik heltzeko asmoz, hark ordea lepotik heldurik zeukan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.
Erpeak eta letaginak dituen kateme bat, kateme doilor, azpikari, maitale etsai bat, musuez aspertzen denean hozka egingo duena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.
Uki iezadazu, nahi baduzu, ferekatu, estutu, musukatu, miazkatu, hozka egin, begiratu iezadazu nahi duzun guztia, baina hori ez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.
Hala eta guztiz ere, jokatu egingo diat, bihotzean hozka egin didak eta. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.
· -Txokolate pittin bat, Joantxo? -eskaini zidan bat, bereari hozka txiki bat egiten ziola. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.
Tragoska bat egin, klik klik, eta hostapeko itzalean hozka batzuk zerozeri. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.
Hozka horri, Sultan!. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Tiro bi, aurreko kontainer batean hozka egin zutenak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.
barrenean hozka (3); batek hozka (3); bati hozka (5); beheko ezpainari hozka (3); edo hozka (3); elkarri hozka (5); elkarri hozka eta (3); eta hozka (16); eta hozka egin (4); eta hozka egiten (3); ezpainari hozka (5); ezpainari hozka egin (3); ezpainei hozka (6); ezpainei hozka egin (3); hozka ari (4); hozka bat (3); hozka egin (61); hozka egin behar (3); hozka egin dio (4); hozka egin eta (6); hozka egin zien (3); hozka egin zion (13); hozka eginez (6); hozka egingo (5); hozka egitea (5); hozka egiteko (13); hozka egiteko prest (3); hozka egiten (36); hozka egiten dio (4); hozka egiten zion (5); hozka eta (6); hozka horri (3); txakurrak hozka (4); txakurrak hozka egin (3); zion hozka (3)