Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegoaldean hil gudarien argazkiak zekarkien liburuxka neska lagunekin gordean hostokatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 12. orr.
Nahiago zuen etxean gelditu, semeak alegia deus ez ekartzen zizkion errege eta printzesen mundua azaltzen zuten aldikariak hostokatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.
Hemen idatziak dira bataio eta ehorzketak -ihardetsi zion elizgizonak, orrialdeak hostokatuz-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.
Zatozte horren ostokatzerat eta baliatzerat hor izanen den diska berriarekin batera, larunbat huntan goizeko 11etarik haste Lakarrako plazan. Herria 2004-05-20
Gure orburuak hostokatzen, orriz orri mahonesan busti eta hortzen artean orriz orri irensten ari ginela, orduantxe kontatu zidan zerbait inondik ere andere jakintsua izan behar zuen bere amari buruz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.
Zortzi mila eurotan balioetsitako bitxilorea hostokatzen denbora luzea eman zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.