Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hostaje (8 agerraldi 5 liburutan; ETCn 42 agerraldi) iz hostaila.
Hostoen arteko zurrumurrua da hau, hostajearen ikara ilunabarreko brisan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.
Orbela zapaltzen hasi zirenean antxetaren halako bi izanen zen hegaztia haizatu zen hostajetik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.
Begira mihura xorta lotsati enigmatiko horiei, ixil ixila, heriotz itxura guziak gezur direla salatzen, han hemen, zuhaitz adar soilduen tartean harrigarri, beren hostaje horiberdaska eta ale pinporta xuritan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.