Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hornizioak ezin zirela itsasoz besterik egin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.
Hornizio ederra egin du atzerrian, diru zaharrak etengabe garraiatuz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.
Horniziorik gabe ezin izango du bertako jenderik mantendu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.
Aste osoa hornizioak eta gainerako trepeta guztiak eskuratzen eta gordetzen ibilia zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.
Piztia batzuek negurako beren hornizioa gordetzen duten era berean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.
Zesar handia bere armadarekin inguratu zenean Alpeetara eta bertako herrietakoei agindu zienean eman ziezazkietela jateko hornizioak, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.
Bai jan-edanen eta bertze hornizoin batzuen erosteko eta beren nagusien etxalekuetarat garraiatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.
Dyane 6 zahartu eta herdoildu bat [...] bazter guztietan eranskailu, zintzilikario eta antzeko hornizioz apaindua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.
Baxeraz eta hornizioz beterik zegoen arasarantz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.
Batera eta bestera zabuka darabil hornizio saskia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.
· Oxigeno hornizio hori etengabe kontrolatu beharrekoa da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.
Bere kezka, gogoeta eta irudi hornizioarekin zetorren, etxerantz, hori ere. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 167. orr.