Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekonomi intendente gisa, zetozen gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.
Horniketa eten edo eskaera asko igotzen bada, estatu kideak gasa bermatzera behartuak daude. Berria - Mundua 2006-01-04
Azkenik, bai etxez etxe banatzen zen ikatzaren horniketaz bai haren kobrantzaz ere arduratuko omen nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 219. orr.
Erasoak ez dira soilik okupazio indarren aurkakoak; haien horniketa bideei ere (erregai, elikagai eta piezak daramatzaten konboiak) egurra ematen zaie. herria¬
Ilgorak horniketa lana egin ohi du landare eta bizidunetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.
Blokeoa hamabost egunera iristen bazen horniketa arazoak izan zitzakeen Katmanduk. Berria - Mundua 2004-08-25
Erresistentziak AEBen horniketa konboiei eginiko erasoak. Berria - Mundua 2004-12-18
Iberdrolak elektrizitatearen horniketa sarea berritu dezan. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Gero, Bilbora itzulita, Euzko Gudarostearentzat arropa horniketaz arduratzen hasi zela. Berria - Harian 2005-08-13
Baina beharginen auzoetako ur horniketari buruzko batzarra hasi zen orduan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 42. orr.
Gas horniketan arazo gehiago ez zela izango ziurtatu zion atzo Errusiako lehen ministroak. Berria - Mundua 2006-01-04
Halaber, Israelgo Dor Alon konpainiak, PANekin akordioa lortuta, etenda zuen erregai horniketari berriz ekin zion atzo. Berria - Mundua 2006-02-28
Moskuk erregaia lapurtzea egotzi dio Kievi eta Kievek beste herrialdeei horniketa murriztea Moskuri. Berria - Mundua 2006-01-03
Petrolio horniketa jarratua segurtatzeko. Berria - Mundua 2004-07-15
Garraio publikoa, argindar horniketa eta telefono lineak etenda daude. Berria - Mundua 2006-02-21
Baina irteera atzeratu egin behar izan dute, jantzietako oxigeno horniketerako sisteman akatsak zeudelako. Berria - Gaiak 2004-06-26
gas horniketa (3); horniketa eten (4); petrolio horniketa (4); ur horniketa (8)