Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Altzairua, beira, baldosak eta hormigoia izango dira etxe-orratzen materialak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.
Zoruko hormigoia hareazko alfonbra batez estalia zegoen, enbatak ekarria. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 165. orr.
Hormigoizko horma batzuen artetik sartu nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
Hormigoizko eraikinaren solairu guztiak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.
Hormigoizko babesleku batenak diruditen hondakinen artean nagoela eserita. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.
Mutitegi baserrira heldu ginenean, handik behera hormigoizko bidea zegoela-eta, Lauaxeta oinetakoak aldatzera geratu zen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.
Kolageno-zuntzak, hormigoi aurretenkatuan altzairuzko hagaxkak nola, hasieran tenkatzen dira, eta inguruko gai minerala, berriz, konprimitu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Egitasmoan 6 milioi metro kubiko hormigoi erabiliko dela aurreikusten da. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Leiho beltzekiko hormigoi-lantegien artetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.
Hormigoi-fabrika eraiki baitzuten aspaldi etxearen aurrean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 15. orr.
eta hormigoia (5); eta hormigoizko (3)