Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hormatu (ETCn 496 agerraldi; orobat ormatu g.er.), horma(tu), hormatzen 1 da/du ad izoztu.

Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 37,10

Mugaide galdu berriaren sensazio beroak, hormatzen zihoazkion zango-besoak epeldu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Izozte gogorrak direnean [...] ezin da lanik egin, ze zulatu orduko berriro hormatzen hasten baita leia, eta bestela ere eskuentzat gogorregia duk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.

Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Elurrez estalia edo izotzak hormatua zen lurrean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 37,10

2 irud

Alabaina hurkoaren gogoa betikoz hormatzeko ahalmenaz hornitua duk irriño izugarri hori.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Eurolandean derrigorrez sartzeko, jendeen erosi ahalak hormatu zituzten gobernariek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 104. orr.

Gotaineko bazter galdu hartan denboraren isuria zinez hormatu bailitzan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Soakoa pantailan hormatzera utzi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 212. orr.

Gogo txarrez ateratzen ziren haize hormatura. Elgarri loturik, elur hormatuz estali bideari harat abiatzen gara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 67. orr.

Ipar poloko izotz hormatuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Otsaileko gau hormatuan, artilezko manta batek estaltzen zion, burutik beheiti, gorputza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Zelula mononuklearretik Nunavut herriko itsas aho hormatuetan bainatzen diren balea ikaragarrietara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Macadam hormatuaren gainean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.

Siberiako estepa hormatuetan tren espresa bezain arin irristatzen den lera horietako batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.

Zaintzalea, hesiaren beste aldean, tente potente, hormatua iduri.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, irud)

Mihiseak odolez gorri zirela ohartu eta begi hormatuak Bittorrenetan bermatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Isabel Sanjoseren irriño erreak hormatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Zorigaitz itsu baten itzal hormatuak bazter guziak estaliak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 36. orr.

Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Goizeko eguzki hormatuaren argitan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Eussako elizako Mort Pour La Patrie marmolezko zerrendategi hormatuan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

Edo agian ezingo du hautsi bere hitzen isiltasun hormatua.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus