Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurpegi zurixka zuen, begi irtenak, ilea liso eta horikara, berez beltzarana izan arren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.
Lurra batzuetan horikara da eta beste batzuetan berde iluna. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.
Pareta horikara zikinetan itsatsita. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.
Zeharkako argi motelek haren etxea itzal horikarez betetzen zuten. Pako Aristi «Note book», 2005 - 116. orr.
Zerbitzariak batetik bestera zebiltzan garagardo gorriz, beltzez, eta horikaraz mahaiak hornitzen. Berria - Kultura 2006-04-02
Haren soinekoari eta kolore horikaraz tindatuta zuen ileari lurrin-laino melenga zerien. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.