Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

horditasun 1 iz horditzea; horditurik dagoenaren egoera. ik hordikeria.

Ardorik bizienek eskainitako horditasuna baino sakonagoa izan behar zuen hark sentitututako zorabioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Claudio Rodríguezen "horditasunaren dohaina" inork ez bezala bizi izan eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

2 irud

Zeinen azkar aldatu zen munduko lizunkeria eta hutsalkerietatik Jainkoaren maitasunezko horditasun handi hartara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Luzaroan izan zituzten ezpainak elkarri atxikiak, amodioaren horditasunak harrapatu izan balitu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.

Lehenago egundo dastatu gabeko horditasuna sumatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Zuzi gartsu bat zeukan bularraldean sutan, horditasun magiko batek ureztatzen zion arima.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus