Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etorkizun argitsua zeukan mutila drogak hondatu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 24. orr.
Jorami egindako ikustaldi hartaz baliatu zen Jauna Akazias hondatzeko. Biziraupen kontua da bakartu eta hondatu nahi zaituztenen aitzinean erresistentzia tinkoa mantentzea. Elizen arteko biblia 2 Kro 22,7
Ikusi zuen lagun gaiztoek ezin hondatuko zuten neska jakintsu goxo bat zela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.
Erreinuko eskualde guztietan bizi diren juduak oro hondatzearren. Elizen arteko biblia Est 8,5
Ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko. Elizen arteko biblia Has 9,11
Berrogeita bat urte zituela hondatu zitzaion ahoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 46. orr.
Hi [...] zaldi bat hankak hondaturik zaukaagu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.
Berdin zitzaion goiz hartan makillajea hondatu eta ilea zakartzea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.
Zarata ere, alkohola eta beste droga batzuk bezala, nork bere burua hondatzeko modu bihurtu da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.
Sodak whiskya hondatzen du, maitea! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.
Intxaur eta arrautza tamainako harria bota zuen, eta uzta guztia erabat hondatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.
[Suak] bi pabiloi hondatu zituen. Berria - Euskal Herria 2006-03-17
Bidearen bi aldeetako zelaiak hondatuta zeuden, eta ezagun-ezagun zen tropa handiren bat igaro zela han barrena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 362. orr.
Jantziak eta oinetakoak hondatuta ditu jende guztiak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.
Haizeak hondatutako aterki-pila baten azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.
Konturatu ginen umeek propio hondatzen zituztela jostailuak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Heriotza-zigorra ezarri ziotela birao egin eta gurutze bat hondatzeagatik. Sabaiko oholak hondatuta daude. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.
Monika eta biok gauez atera eta etxerakoan igogailua hondaturik aurkitzen genuenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 107. orr.
Bartzelonako portuan 5 itsasontzi handi hondatu zituen ekaitz makur batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.
Erabat hondatuko dut tenplu hau. Elizen arteko biblia 1 Erg 9,8
Elizak hondatzen du multzoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.
Aingerua bidali zuen, Jerusalem hondatzeko. Elizen arteko biblia 1 Kro 21,15
Haren erreinua hondatzeko asmoz. Elizen arteko biblia Dn 11,17
Gerrak hondatutako bideetatik barrena. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.
Hain denbora laburrean ez da unibertsoa hondatuko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 167. orr.
Udako egunik ederrenak ere inoiz trumoi beldurgarriak hondatzen dituen bezalaxe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.
Lege horiek hondatu egin ditzaketela ohiturak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Tradizio ezak hondatu, ahuldu, mehetu egingo luke hizkuntza, hala nola abitaminosiak gorputzaren azala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 62. orr.
Herria hondatua da, ez da piztuko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 74. orr.
Handia egina ziotelako, berak zioenez, eta bizitza hondatua ziotelako. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.
Ez diot gaua hondatu gura. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 185. orr.
Amets guztiak hondatzen dizkidazu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.
Eskale batzuk direla-eta borrokan ari gaituk, eta tripa-festa guztia hondatzen ari zaiguk. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 141. orr.
Zahartzaroa aurreratzeko eta osasuna hondatzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.
Ikusmena erabat hondatua zuela jakitean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.
Kontua duk gure harremana hondatu egin zela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 151. orr.
Beti dago ondo burutiko teoriak hondatzera datorren norbait. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 33. orr.
Egoera ekonomikoa hondatzen hasi zenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Disko gogorrean gordetako informazio guzti-guztia hondatzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 69. orr.
Urak eraman zuen dena, eta eraman ez zuena betiko hondatuta utzi. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 69. orr.
Konturatu zen zoro bat eta zuzi bat aski direla dena hondatzeko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.
Zein zentzugabeki hondatu zen dena. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.
Bestela zalantzak suntsitzen du dena, zalantzak hondatzen du dena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
Hortz hondatuak aterarazi zituen eta urrezko hortzeria ipini zuen. Bota ditzagun erabilera zehatzik gabeko kutxak, liburu hondatuak, tresna elektriko zaharrak, higaturiko, zaharkituriko, bazterturiko, ustelduriko, interesik gabeko objektuak, bota dezagun molde guztietako hondakin pilo hori guztia! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.
Ate hondaturantz hurbiltzen ari zirenean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.
Larruzko aulki hondatu samar haietako batean eseri zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.
Han maleta txiki eta hondatu bat zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.
Zaborra, babarrun hondatuekin batera, berogailuko sutara bota nuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.
Erosten dituzte gaztelu hondatuak eta harriz harri eremaiten dituzte Ameriketara. Herria 2001-03-01
Erdi Aroan lokarturiko hiribildutxo hondatua zen, denboraren martxatik eroria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.
Gurdi handiak zelai hondatuan zehar nonahi zeuden. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.
Almena hondatuxeak berritu, barneko aldamioak sendotu eta oro har denborak egindako kalteak zuzendu edo estali. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.
asko hondatu (5); bat hondatu (11); bat hondatu zuten (3); batek hondatu (4); batzuk hondatu (3); bizitza hondatu (5); dena hondatu (13); edo hondatu (4); erabat hondatu (12); ere hondatu (15); eta dena hondatu (3); eta hondatu (32); eta hondatu egin (4); eta hondatu egiten (6); eta hondatu zituen (6); eta zuhaitzak hondatu (3); etxe hondatu (3); etxebizitza hondatu (4); ez hondatu (5); funtsik gabe hondatu (3); gabe hondatu (3); gehiago hondatu (4); gure harremana hondatu (3); guztia hondatu (5); guztiak hondatu (3); guztiz hondatu (3); harremana hondatu (5)
hondatu bat (10); hondatu baten (3); hondatu behar (4); hondatu da (9); hondatu den (5); hondatu ditu (6); hondatu ditut (3); hondatu dituzte (6); hondatu donibane (3); hondatu du (7); hondatu dut (3); hondatu egin (38); hondatu egin da (5); hondatu egin zituen (6); hondatu egingo (23); hondatu egingo dut (4); hondatu egiten (31); hondatu egiten da (7); hondatu egiten dira (6); hondatu egiten du (4); hondatu eta (44); hondatu ez (4); hondatu gabe (14); hondatu gabeko (3); hondatu izana (3); hondatu izanaren (4); hondatu izanaren errua (3); hondatu nahi (16); hondatu nahi izan (4); hondatu nahian (3); hondatu ondoren (3); hondatu ote (3); hondatu zela (4); hondatu zen (16); hondatu zenean (3); hondatu ziren (4); hondatu zituen (32); hondatu zituen eta (3); hondatu zituzten (10); hondatu zituztenean (3); hondatu zitzaion (3); hondatu zuen (30); hondatu zuten (15)
hori hondatu (3); horiek hondatu (3); lurraldea hondatu (8); nola hondatu (7); osoa hondatu (6); prestige untzia hondatu (3); untzia hondatu (7); zeharo hondatu (3); zergatik hondatu (3); zuhaitzak hondatu (3); zure aldareak hondatu (3)
erabat hondatua (4); eta hondatua (4); guztia hondatua (3); hiria hondatua (4); hondatua dago (4); hondatua eta (9); hondatua utzi (3); hondatua zegoen (5); hondatua zen (5); hondatua zuela (4); hondatuena eta (3); oso hondatua (5)
bat batean hondatuko (4); batean hondatuko (4); betiko hondatuko (3); bizitza hondatuko (3); erabat hondatuko (6); ere hondatuko (3); eta betiko hondatuko (3); hondatuko ditu (6); hondatuko dituen (3); hondatuko dituzte (3); hondatuko dituzu (3); hondatuko du (4); hondatuko dut (3); hondatuko ez (5); hondatuko luke (3); hondatuko ote (3)
bat hondatuta (3); erabat hondatuta (12); eta hondatuta (4); eta hondatuz (3); guztiz hondaturik (5); hondaturik eta (4); hondaturik zegoela (3); hondaturik zegoen (5); hondatuta dago (10); hondatuta daude (3); hondatuta eta (5); hondatuta gelditu (8); hondatuta geratu (6); hondatuta utzi (4); hondatuta zegoen (7); hondatuta zeuden (4); hondatuz gero (4); nahiko hondatuta (3); zeharo hondatuta (3)
bere burua hondatzeko (3); burua hondatzeko (4); dena hondatzeko (4); ere hondatzeko (4); eta hondatzeko (5); ez hondatzea (4); ez hondatzeko (12); hondatzea da (3); hondatzeak ekarri (3); hondatzeko asmotan (3); hondatzeko zorian (4); prestige untziaren hondatzeak (3)
azkar hondatzen (3); bere burua hondatzen (3); bizitza hondatzen (4); burua hondatzen (4); dena hondatzen (8); dira hondatzen (3); eta dena hondatzen (4); eta hondatzen (14); eta mahastiak hondatzen (4); ez dira hondatzen (3); fruituak hondatzen (3); guztia hondatzen (4); hondatzen ari (25); hondatzen ari zen (4); hondatzen da (4); hondatzen den (3); hondatzen dira (7); hondatzen ditu (6); hondatzen dituenak (3); hondatzen du (16); hondatzen duen (4); hondatzen duena (7); hondatzen dute (5); hondatzen dutenak (7); hondatzen eta (9); hondatzen ez (5); hondatzen omen (3); hondatzen utzi (3); hondatzen zizkieten (4); hondatzen zuten (3); mahastiak hondatzen (5); mahastiak hondatzen zizkieten (4); nekez hondatzen (3)
eta hondatzera (3)