Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita hobeki zegoen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 101. orr.
Egunero ongi hasten eta hobeki bukatzen den film batera esnatzen da gaixoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.
Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.
Horrela Jauna hobeki zerbitzatua izan dadin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 151. orr.
Fedea bera ez da egina bizi hau hobeki iragaiteko bainan zerua irabazteko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 130. orr.
Begiak ttipitu nituen haren begitartea hobeki ikusi beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.
Bazterretik hobeki ikusten ohi baita, alabaina edozein gertakari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 11. orr.
Sekula ez da izan uharte-izenik hobeki asmatutakorik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.
Tolosan hobeki egiten dela euskaraz, demagun, Apatamonasterion, Ultzaman edo Urepelen baino. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 25. orr.
-Hobeki zaude zu gaixotasunarekin bera osasunarekin baino. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.
Zuk uste baino hobeki ezagutzen zaitut. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 56. orr.
Nik entenitzen dut inork baino hobeki. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.
Egun inoiz baino hobeki idazten da, nire ustez, euskaraz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 50. orr.
-Berak bere burua baino hobeki ezagutzen dut nik; aurrez igartzen dut nola jokatuko duen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 53. orr.
Egunkari horrek euskal produktu bat saltzeagatik diru publikoa hartzen badu, hainbat hobeki. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.
Gorrotozko edo, hobeki, erdeinuzko sentimendu kosmiko bat gelditzen zaio itsatsia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.
Ni jaun eta jabeen aldekoa banintz, haien harikoa eta baldernakoa, edo, agian hobeki, haien zerbitzuko intelektuala banintz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.
Zorionez uste izan den baino hobekiago doa. Herria 2002-12-05
Zorionez uste izan den baino hobekiago doa. Herria 2002-12-05
Haren begiek arriskua ikusi nahi zuten, hobekiago saihesteko... Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.
Baina ezin! nazazue preso, nik baino hobekiago dakizue non dagoen Boz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 70. orr.
Beraz, hobekiago edo gaizkiago bizitzeak, diru gehiago edo guttiago izateak [...] ez du haientzat guretzako bezainbat pisurik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
Iruditzen zait azken hau dela literaturak zineak baino hobekiago eman dezakeena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.
· Kanpalekuaren gero eta hobekiago ezagutzen ari nintzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.
Hiria ongi baino hobekiago ezagutzen zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.
Edozein itxura eta edozein forma ezin hobekiago hartzen zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.
Beraz, egun batez, edo hobekiago erran, gau batez, zeren jadanik arratsa baitzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 24. orr.
Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen, bere iragarle taldearekin. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Herri honen kontzientzia hobekien irudikatu duten autoreetako bat. Berria - Kultura 2004-09-10
Basiano ez da Nafarroako pintorerik onena, ezta Nafarroa hobekien pintatu duena ere. Berria - Kultura 2004-09-26
Unibertsitateak dira euren ahalmen akademikoa hobekien ezagutzen dutenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.
Lanaren helburu eta baldintzetara hobekien egokitzen den aukera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.
Ahal nuen hobekien gisu labe moduko bat antolatu hantxe eguratsean, jaitsi eta egurrarekin itzuli naiz gora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Jakintsuenak dira ordena hobekien errespetatzen dutenak, dio Sokratesek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Gauzarik zikinenek, itxuragabeenek eta debekatuenek kilikatzen dute gehien gure burua..., horiekin isurtzen gara hobekien. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 127. orr.
Hizkuntza hobekienik dakitela edo "menderatzen" dutela uste duten haiexek [...] izaten direlako, salbuespenik gabe, hiztun baldar itsusienak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.
Jainkoaren nahia hobekienik betetzeko eta bere arima segurkienik salbatzeko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 199. orr.
Hark baitzuen hobekienik ezagutzen Abel. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.
Iruditzen zait euskal kulturaren espresabideetan bertsolariak duela kausitu hobekienik hori. Berria - Kultura 2004-07-10
Eta ikusten duguna da hanka-arte erantziaren izenetatik atera dituela gure mintzo honek gizon-emakumeen izatea -gaitzerako izatea- hobekienik jasotzen duten gaiak: hobekienik, garbienik eta zehatzenik; gorrienik eta bizienik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.
· Erakasle bakotxak bere diziplina ahalik eta hobekienik pasarazten dio ikasleari. Herria 2003-01-21
Eta zergetarik bildu dirua, nola baliatzen da gero? denen onetan ote, ahalik-eta hobekienik beraz? Herria 2001-02-01
Bakotxak ahalik hobekiena egin dugu urte berrian sartzea ospatzeko. Herria 2003-01-14
Haren berritsukeria ahalik hobekiena imitatuz. Ikaslea bi hizkuntza ofizialak ikastea eta gainontzeko ikasleekin «ahalik eta hobekiena integratzea» bermatzen duen ereduan eskolatuko da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 381. orr.
Garrantzitsuena norbera bere gustura eta ahalik hobekien izatea dela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.
Saiatuko natzaizu ahalik eta hobekien azaltzen zergatik erabaki dudan itzulerarik gabeko egintza hori egitea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.
Askoz ere hobeki prestatuak daudela. Berria - Kultura 2006-04-22
Jendeak "pneumatiko" hitz landu eta dotorea, eta ez "neumatiko" herriko hitz kaxkarra, erabil dezan, azken honek, aurrekoak ez bezala, euskararen fonetika legeak askoz ere hobeki betetzen baldin baditu ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.
Gaur egun askoz hobeki dakigu hori. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.
-Askoz hobeki egoten da hemen -esan nion. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 150. orr.
Ez zuen gaizki egin emakumeak, ez; baina askoz hobeki ere egin zezakeen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.
Askoz hobeki sentitzen nintzen Bergermanen bulegotik ateratakoan baino. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 71. orr.
Hasiko ziren herri (edo hobeki herritar) handiuste batzuk beste batzuei petxero deitzen, bereizkeriaz edo erdeinuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.
Jende ahul, urri edo mendratuari, mendeku edo kontsolamendu gisa, gorrotozko edo, hobeki, erdeinuzko sentimendu kosmiko bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.
Jar dezagun orain mapa horretan euskal herria, edo, hobeki, Euskal Herria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.
-Ezin hobeki -erantzun nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.
Ni putakume bat naiz eta horregatik ezin hobeki heldu zait. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 229. orr.
Dena ezin hobeki, bere ondotik negozioak izango zuen aurrerabidea salbu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.
Egia esan, ezin hobeki etorria zen Saito jaunaren beste purrustada hura. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.
Elkarrekin ezin hobeki konpontzen ziren eta lo ere gela berean egiten zuten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.
Gerraondoko Japoniaren kasuak ezin hobeki agertzen du puntu hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.
Ordu arte erran zizkidanak oro ene onerako zirela, hori gero eta hobeki ikusten nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.
Eta hobeki zebilen gero dena, gero eta hobeki, esanen nuke nik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.
Ekonomia, baina, gero eta hobeki doa Indian, jendea gero eta ikasiago delako. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 28. orr.
Elkar gero eta hobeki ezagutuz. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.
Hobeki esan, pentsatu, edozein gauza pentsa daiteke. Kirxak irribarre egin zuen; hobeki esan, doi-doia zabaldu zuen ahoa, nahi gabe, aldi berean betazalek dardara egiten ziotela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.
Zenbat urte behar izan dituen ongi prestatutako arduradunak, arduradunen bat hobeki esan, kontratatzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.
Berak ideia bat zuen, edo ideia mordoxka bat, hobeki esan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.
Gazteak irri antzeko zerbait egin zion, keinu ironiatsu bat hobeki erran. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.
Gizon jakintsu bat, edo, hobeki esan, "dena zekien gizona". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Benetan bizi ohi dena, ahazten den hura izaten da, edo hobeki esan, sekula gogoan hartzen ez den hura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.
Edo hobeki erran, ez dut oroitu nahi... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.
· Beraz, egun batez, edo hobekiago erran, gau batez, zeren jadanik arratsa baitzen Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 24. orr.
Gaurko tenplu edo bankuetan [...] ez zaio barkatzen amari ere: hobeki esanda, ezin barka dakioke amari ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.
Hobeki esanda: edo ez haiz gizona, edo, gizona bahaiz, orduan kabroi bat haiz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.
Butch Siegfried, edo hobeki esanda George, Claire Lyonsekin ezkondu zen atzo. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 235. orr.
Edo, hobeki esanik, uste dut horixe dela saltzaileek, bi gazteek eta ile zuridun jaunak etengabe beren buruari esaten dioten gezur mota. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.
Gramatikari eta, batez ere, erabilerari, izugarriko ostikoak ematen zaizkiola, naturaltasuna alboratuz edo, hobeki esateko, ostikoak naturaltasun handienarekin emanez. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.
Lur eta zeruaren artean orekan nengoen, edo hobeki esateko, lur, zeru eta infernuaren artean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.
Emazte hark edo, hobeki errateko, emazte haren oroitzapenak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.
Horrek frogatzen baitu Belgikarrak edo hobeki erraiteko Waloniarrak Alemanak bezain ibiltari onak zirela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.
Orai baino hobeki ginen halere. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.
Miletan hobeki nintzatekeen haien erdian, ez eta nengoen tokian! Aski denbora eri egonik etxean, behar ukan du Izpurako eritegian sartu... iduriz hobeki zela, ereman dute Kanboko xaharretxe batetarat. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.
Esmokin bat zeraman, ongi baino hobeki ematen ziona. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.
Ongi baino hobeki jasan dezaket baso bat ardo dagokion unean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.
-Ongi baino hobeki konprenitzen duk, Paxkal. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 162. orr.
Bai segur, ongi baino hobeki egin nuela bezperako arrazoinamendu bihurrian ez tematurik! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.
Baina Frantziako administrazioneak ontsa baino hobeki badaki bere legeak itzulikatzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.
agian hobeki (5); aise hobeki (10); aldiz hobeki (4); anitzez hobeki (4); are hobeki (8); artean hobeki (4); askoz ere hobeki (4); askoz hobeki (20); baina hobeki (10); baino askoz hobeki (9); baino hobeki (261); baino hobeki egin (4); baino hobeki ezagutzen (20); baino hobeki zekien (8); bat hobeki (10); bere burua hobeki (5); berri hobeki (8); berri hobeki jakiteko (6); biziki hobeki (4); burua hobeki (7); da hobeki (10); dena ezin hobeki (5); denek hobeki (4); du hobeki (5); edo hobeki (90); edo hobeki erraiteko (15); edo hobeki erran (28); edo hobeki errateko (8); edo hobeki esan (13); edo hobeki esanda (6); elgar hobeki (26); elgar hobeki ezagutzeko (8); elgar hobeki har (4); elgar hobeki hartzeko (5); elkar hobeki (4); ere hobeki (29); eta ezin hobeki (9); eta hobeki (84); ezin hobeki (167); ezin hobeki iragan (13); ezin hobeki joan (5); ezinago hobeki (6); gauzak hobeki (25); gauzak hobeki joan (4); gehiago eta hobeki (4); gero eta hobeki (22); gero hobeki (6); gero ta hobeki (9); guk baino hobeki (6); haren hobeki (4); hemen hobeki (4); herria hobeki (4); herria hobeki ezagutzeko (4)
hobeki adierazten (5); hobeki argitzen (4); hobeki ari (6); hobeki aztertzeko (7); hobeki baliatu (5); hobeki begiratu (8); hobeki begiratzeko (4); hobeki bizi (9); hobeki bizi da (6); hobeki bizitzeko (6); hobeki da (4); hobeki dago (6); hobeki direla (4); hobeki egin (15); hobeki eginen (5); hobeki egiteko (8); hobeki egiten (7); hobeki ematen (6); hobeki entzun (6); hobeki entzunak (7); hobeki entzunak izanen (4); hobeki entzuteko (4); hobeki entzuten (4); hobeki erraiteko (32); hobeki erran (61); hobeki erranik (6); hobeki errateko (12); hobeki esan (71); hobeki esanda (35); hobeki esanik (5); hobeki esateko (9); hobeki eta (7); hobeki ez (7); hobeki ezagunko (6); hobeki ezagut (8); hobeki ezagutarazi (11); hobeki ezagutaraztea (4); hobeki ezagutarazteko (25); hobeki ezagutarazteko eta (4); hobeki ezagutu (20); hobeki ezagutu nahi (4); hobeki ezagutua (10); hobeki ezagutzeko (69); hobeki ezagutzeko eta (13); hobeki ezagutzeko parada (20); hobeki ezagutzen (35); hobeki finkatzea (4); hobeki har (5); hobeki hartu (4); hobeki hartzeko (7); hobeki heldu (4); hobeki helduko (9); hobeki heltzeko (5); hobeki heltzen (9); hobeki ikus (4); hobeki ikusi (11); hobeki ikusiko (4); hobeki ikustearren (5); hobeki ikusteko (11); hobeki ikusten (13); hobeki iragan (16); hobeki iragan da (4); hobeki iragan dira (7); hobeki izanen (9); hobeki jakin (6); hobeki jakiteko (10); hobeki jaten (5); hobeki joan (14); hobeki joan da (5); hobeki joanen (4); hobeki kondutan (5); hobeki konprenitzeko (5); hobeki konprenitzen (6); hobeki moldatzen (7); hobeki nagok (4); hobeki ohar (6); hobeki ohartzeko (8); hobeki ohartzen (5); hobeki oroitzen (5); hobeki pentsatu (6); hobeki pentsatuta (4); hobeki prestatuak (6); hobeki sentitzen (13); hobeki sentitzen hasi (4); hobeki sentitzen nintzen (4); hobeki uler (6); hobeki ulertu (4); hobeki ulertuko (7); hobeki ulertzeko (14); hobeki ulertzen (13); hobeki zaintzeko (4); hobeki zekien (9)
hori hobeki (12); horiek hobeki (5); horien hobeki (4); horrela hobeki (7); horren hobeki (7); hura hobeki (5); inoiz baino hobeki (6); inon baino hobeki (6); inork baino hobeki (16); jendea hobeki (12); jendea hobeki ohar (4); lana hobeki (4); nehork baino hobeki (11); nik baino hobeki (18); nola hobeki (6); ongi baino hobeki (53); orain hobeki (6); oraino hobeki (16); ta hobeki (12); uste baino hobeki (7); zenbat eta hobeki (4); zer hobeki (4); zuk baino hobeki (4)
ahalik eta hobekien (27); ahalik eta hobekienik (5); ahalik hobekien (5); baino hobekiago (9); da hobekienik (4); du hobekienik (5); eta hobekiago (5); eta hobekien (30); eta hobekienik (7); ezin hobekiago (4); hobekiago erran (5); hobekien defendatzen (6); hobekien egiten (4); hobekien egokitzen (6); hobekien ezagutzen (13); hobekien iruditzen (5); hobekien islatzen (6); hobekienik ezagutzen (5); zen hobekien (4); zuen hobekien (4)