Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hiztegigintza 1 iz hiztegiak egiteko antzea, hitzen biltze, sailkatze eta azterketa. ik lexikografia; lexikologia.
Egia da, bestalde, hiztegigintzan dauden joera berriagoak saiatu direla Landucchiren hiztegiari duen dudagabeko garrantzia aitortzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 140. orr.
2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik lexikografiko.
Lexikologia eta hiztegigintza arloan egin du lan batik bat. Berria - Kultura 2006-02-25
1983. urtetik hona, euskaltzain urgazle izan da, eta Jagon sailean ez ezik, Iker sailean egin du lana, Hiztegigintza batzordean, hain zuzen. Berria - Kultura 2006-05-03
Hiztegigintza hizkuntzaren historiaz eta gehiagoz gogoeta egitea. Herria 2001-09-27