Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hirixka (orobat hiriska g.er.) iz hiri txikia.

Gau eta egun jo genuen aurrera, sei egunetan, eta zazpigarrenean Lamo hirixka maldatsura heldu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Itsas-hegiko hiri eta hirixka ainitzek.  Herria   2005-07-21

Eramanezina egiten zitzaion bere burua hirixka postalkara, pastelkara hartan aurkitzea, jende kaxkar dotorez, donostiar nardagarriz inguratuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Garai haietan Kayenta, Chinle eta Moencopi navajo hirixken artean ibiltzen zen artzain.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.

Zantarra iritzi nion Atenasi, balkanikoa, imajinatu ere ezin nuen egin nolako etxeetan bizi zen hango jendea, hiriska bat, ia herriska bat esango nuke, levantinoa, jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus