Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemen, besta hiritartu denez, badirudi lanean ibili direnei eta ez direnei egiten zaiela dei, eta beti eraikina konpondu aurretik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 136. orr.
Etorkina, hiritarturiko atzerritarra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.
Maiana Artoiz arras hiritartua kausitu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.
Beren buruarekin zer egin ez dakiten hirikume burgomarxistak edo bordarikume presaka hiritartzean aberetuagoak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.
Hiritartu zaigu dena, baserri zokoraino, bereziki komunikabide berriei esker. Herria 2001-09-13
Arrantzale eta bateleren Pasaia ez da inzibilizatua, baizik naturala; Donostia hiritartua -liberala- ez da zibilizatua, baizik desnaturaldua soil-soil. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.
Herri kantaren bidez bat egitea ohidurazko kanta xaharra eta bizia oraingo giro hiritartu hunekin. Herria 2001-06-14
Jende politizatuak, hiritartuak, neurotikoa denez, gizakiaganako errezeloa izan beharra dauka derrigor. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.
Hainbeste famatu ohi zuten euskara urbano, hiritar edo hiritartua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.