Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitxia da nola berak eta haren amak, hirikumeak eta intelektualak eurak, garai zaharretako izaki hau egin duten, kolono sendo eta gazte hau. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.
Biak hirikumeak bera bezala; baina hiriko mutikoek ere ezagutu dezakete edertasuna, ikusteko aukera dutenean; haiek ere gera daitezke hatsik gabe. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.
Bere gustoko lekuaz, paisajeaz, giroaz arroztu den hirikumeak, fikziokumeak, hainbeste gauza ukatu behar ditu egunaren buruan, non bere buruari nortasuna ematen diolako ustean, ez den ohartu ere egiten, taigabeko ukatze (indargaltze) ergel horrexegatik beragatik gelditu dela bere nortasunaren zipitzik ere gabe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.