Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, begiak erabat irekita zituela, trantze egoera hipnotiko batean murgildu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.
Elizkizun mistiko edo saio hipnotiko batean egon banintz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 34. orr.
Uhinen errepikapen hipnotikoak lagunen barnearekin bat egin zuen, nolabait, eta kadentzia basati batean murgilarazi zituen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.
Geldotasun ia hipnotiko batetik abiatuta. Berria - Kultura 2004-11-18
Haren begirada hipnotikoa. kantu hipnotiko haiei ekiten dienean. Berria - Kultura 2004-06-04
Minezko orroak musika hipnotikoarekin nahasten ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.
Erritmo hipnotiko eta dantzagarriak. Berria - Kultura 2004-07-13
Ekitaldi kulturaletan zehar, mintzaldi hipnotiko eta zurrunak luzatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 128. orr.
Drepresoreetan, alkohola, lasaigarriak, hipnotikoak eta disolbatzaileak dira gehien hartzen direnak. Berria - Gaiak 2004-03-20
Ezin zuen lorik egin, eta hipnotiko batzuk probatu ondoren, morfina hartzea erabaki zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 304. orr.
Konbentzituta zegoen ardoa bezalako hipnotikorik ez zegoela, eta sulfonala eta klorala engainagarri hutsak zirela, harekin alderatuta. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Basamortuko gerorik gabeko erreserbetarik etorri indio hipnotikoak, Asiatik ontzi doietan heldu xinaurri-familiak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.