Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txekor bat hiltegira daramala, oinez. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 188. orr.
Hiltegira daramaten ardi baten begirada errukarriaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Pragako hiltegira zerriak garraiatzen zituztenean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.
Hiltegian tiroa jasotako ganadua bezain zurrun. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 64. orr.
Hiltegietako langile batzuek -diosku- gogortasun babesgarri bat garatzen dute berehala, eta animaliak modu mekanikoan hiltzen hasten dira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
Odola eta animalien erraiak hartzen zituen, eta hiltegiaren garbilekuko mutilen gain uzten zuen arratsaldean txerri guztiz prestatuak beren gurdian eramateko zeregina. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.
Zubillagako hiltegia ez ixteko eskatu dute sinatzaileek. Berria - Ekonomia 2004-07-02
Odolak putzuak sortzen zituen lauzen gainean, hiltegietako harrietan behera isuri ondoren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.
Gutxitan gertatzen zen, ordea, borreroa galeradun, biktima hiltegira igotakoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.
Halaxe iritsi zen hiriburuko Plaza Nagusiko erdi-erdian zutik zegoen hiltegira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.
Ikusia zuen, beraz, Kiev ondoko Babi Yar hiltegia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Goiz guziz, sei gizonek tiratu karro batek eramaiten ditu gorputzak hiltegira. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.
Behi hiltegi bateko aberearen gisan zeraman zenbakia. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 162. orr.
Oihartzun izugarria piztu baitzuten Txikagoko zerri hiltegiek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.
Angeluko abere hiltegi industriala. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.
Itsasoraino, itsaso nahasi eta haserreraino, sentimendu guztien hiltegi, desio eta apeta, irrika eta gogo guztien hilobiraino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.