Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildako jainko baten zerbitzurako ari naiz janzten. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 33. orr.
1000tik gora hondaturiko etxebizitzak, 400dik gora hildako pertsonak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.
Hildako emakumea goian zintzilik eta bera azpian harriturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.
Hildako mendigoizale batzuen omenezko funtzio batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.
Lur guztia hildako aberez estali zenean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.
Txitatxoa jaiotzear denean, hildako arrautza zapuztuak maiz ikusi ditugu txorien habietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Hildakotzat zeukatena pozik agertu zen, orduantxe lotatik esnatu balitz bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.
· 179 pertsona hildako, eta aziendetan 13.769 buru galduak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 405. orr.
600etik gora lagun galdu eta hildakoak, eta kalte materialak, berriz, neurribakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.
Tximistez hildako pertsonen kontu negargarri hori ere hortxe dago. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.
Tuberkulosiak hildakoen artean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.
Zakur hori [...] hemendik urrun hildako batena duk, Ulisesena. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 127. orr.
Istripuz hildako andreari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.
Bidean hildako esklaboen artean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.
Gerran hildako ergelenaren ipuina. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.
Emazteak, ezkongabeak, agureak, dontzeila samurrak, borrokan hildakoak... Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 74. orr.
Aspaldi hildako mamuen maindireekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.
Mende hau izan da faxismoen mendea, munduko bi gerra handien mendea, milioika hildakoen mendea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.
· Dabidek habailaz hildako Goliat. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 125. orr.
Hogeitik gora pertsona hildakoa da Lauer. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.
Bahitzaileek lepoa moztuta hildako bulgariarra 30 urteko Georgi Lazov da. Berria - Mundua 2004-07-15
Orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen, tartean, hildako bat eta 10 zauritu larri. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Hiru hildako errepidean. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Lan istripuek 2.291 hildako eragin dituzte hamabost urtean. Berria - Ekonomia 2004-04-23
Tabernaria omen zen hildakoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.
Nik dena ahaztu nahi dut, atentatua, hildakoa, argazkia... Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.
Hainbeste hildako eta hainbeste zoritxar... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 96. orr.
Bi metrora neukan hildakoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.
Goiz hartan erraustu behar zuten hildakoa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.
Aldameneko logelako hildakoa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 162. orr.
Ikusi nuen lehenbiziko hildakoa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 42. orr.
Ertzain bi, astiro eta alde guztietara begira, hildakoarengana hurbiltzen dira. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.
Ez baitzen hildakorik gabeko etxerik. Elizen arteko biblia Ir 12,30
Negarrez, hildakoak hilerritik atera zituztenean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 128. orr.
Beste hildako bat Galizian. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Hildako bat pertsona serioa da, neurritsua, dagoen egoeraz jabetua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.
Hildako baten besarkada. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.
Pentsatuz hildakoek lortua zutela betiko poza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.
Hildakoei zor zaien begirunea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.
Arboladi osoa hildakoz betea. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.
Hildakoen hilotzak zapaltzen ditiagu arratsetan kalera paseatzera ateratzen garenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.
Hildako txikitxo bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 141. orr.
Hildako berpiztuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.
Zein den eskasa memoria, ez ditugu hildako dohakabe haiek guztiak gogoan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 116. orr.
Hildako gaixo bat kanposantura laguntzera joatean, ez dago ondo pistola bat poltsikoan eramatea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 337. orr.
Hildako arruntak, aldiz, linboan galtzen ziren betiko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 163. orr.
Samurkiro maitatu ditugu gure hildako maiteak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.
Ba, aldea da hildako garbiak baduela zintzotasun bat, benazkotasun bat, besteak ez duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.
Egin dezagun hildakoarena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 410. orr.
Hildakoarenganako amodioa adierazteko. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.
· Adrianen begiak: batzuetan hildakoak ematen zuten, bi zomorro kiribildu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.
Hildako-ilara erdi bat ikusi balu bezalaxe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.
Hildako samalda bat ageri zen gero bazterretan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.
Ospitale guztiei bezala hildako usaina zerion ospitale hartako ohean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 41. orr.
Bizkaian eta Gipuzkoan izan da hildako kopuruaren beherakada nabarmenena. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
atentatuetan hildako (8); bederatzi hildako (8); berriki hildako (7); bi hildako (27); bidean hildako (7); bost hildako (13); dozenaka hildako (9); ehunka hildako (16); espetxean hildako (12); etak hildako (21); gerran hildako (18); hainbat hildako (8)
hildako animaliak (8); hildako asko (14); hildako bat (96); hildako baten (43); hildako bati (7); hildako bi (24); hildako bost (13); hildako emakumeak (8); hildako gaztearen (11); hildako gehiago (23); hildako gehien (11); hildako gehienak (20); hildako guztiak (25); hildako hiru (11); hildako izan (39); hildako kopurua (20); hildako langile (7); hildako langileen (7); hildako lau (8); hildako palestinarren (7); hildako pertsona (16); hildako pertsonak (7); hildako pertsonen (9); hildako presoen (9); hildako soldadu (11); hildako soldaduen (12); hildako ugari (9); hildako utzi (29)
hiru hildako (23); iraken hildako (7); jota hildako (8); milaka hildako (11); ondorioz hildako (20); tiroz hildako (12); zazpi hildako (7); zenbat hildako (7); zortzi hildako (10)
beste hildako bat (7); hildako eragin ditu (11); hildako eragin dituzte (8); hildako eragin zituen (22); hildako eragin zituzten (10); hildako eta zauritu (13); hildako izan dira (11); hildako izan zirela (7); hildako izan ziren (14); hildako pertsona baten (8); hildako utzi zituen (14)
gure hildakoak (9); hildakoak eragin (10); hildakoak izan (8); hildakoen alde (9); hildakoen artean (72); hildakoen entziklopedia (13); hildakoen gorpuak (19); hildakoen kopurua (39); hildakoen kopuruak (17); hildakoen omenez (13); istripuetan hildakoen (8)