Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hidrografia 1 iz geografiaren adarra, itsas urak eta kontinentalak aztertzen dituena.
Behin bakarrik izan dut egokiera Polyolbioneko, Michael Drayton-en epopeia topografiko horretako hamabost mila dodekasilaboak aztertzeko; Ingalaterraren fauna, flora, hidrografia, orografia, historia militar eta monastikoa jasorik dago bertan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.
2 (hitz elkartuetan) lurralde edo eskualde bateko uren multzoa. ik hidrografiko.
Iberdrola eta Ebroko Hidrografia Konfederazioak Uribarriko urtegiaren ateak ireki dituzte, urtegiak ur gehiegi zuelako azken euriteen ondorioz. Berria - Euskal Herria 2004-01-27