Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hi 1 izord singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena. ik heu.
2 (deiki gisa) ik motel2; tio.

Hi, kaskoa erre gabe niri...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

-E, hi, zer ari haiz hor?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Hotza zagok, hi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.

Lau mila kilo, hi; harrobi baterako.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.

Politta, hi, eman diean erantzuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Atzetik, hi, atzetik akerra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 35. orr.

-Begira, hi, ez zekiat hau guztia egia den, edo hire neska-lagun ohiak asmatua, baina ez diat arriskurik hartu nahi.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 161. orr.

-Denak ez dituk filologoak, hi, eta eskerrak -Xerealek.     «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.

Bale, hi, uler zitekeen apaiz jendaila hark guztiak beren obrak Ad Majoren Dei Gloriam idatzi izana.     «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Bueno, hi, joan beharra zaukaat...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 49. orr.

Primeran, hi, primeran!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

Ezer ez, hi, elurra txuri-txuri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Ostia txarra, hi, droga kontuak-eta...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 45. orr.

Jode, hi, ni oso txarra nauk gauza hauetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 56. orr.

-Kuskue tanden potrojorran, hi?     «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

Egunkari hau atzokoa duk!, hi, tio, zerrautsa bota edo...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus