Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hezurtegi 1 iz hezurrak, eskuarki hezur-hutsak, lurperatzen diren edo lurperatuta dauden lekua.
Gorpuzkiak hezurtegira bota baino lehen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.
Zerraldoetan eraman zituzten, baina aitak beti komentatu izan zigun itxurakeria izan zela hura, "Oiartzungo hezurtegian bota zituzten gero denak". Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.
Hezurtegi usainean barneratzen ziren, putzu ilunen erdian ibiltzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Hezurtegi komunera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.
2 irud
Eta erlojugile ihes eginaren erakusleiho honetan, ordulari hilen hezurtegi hau. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.