Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hezigaitz (ETCn 85 agerraldi; orobat hezgaitz ETCn 25 agerraldi, hezikaitz ETCn 45 agerraldi eta hezkaitz ETCn 8 agerraldi) izond/iz hezten zaila dena, ia ezin menderatuzkoa.

Ivan Ogareff konturatuta zegoen, mehatxuak mehatxu, torturak tortura, andre siberiar hezigaitz hura ez zela mintzatuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 297. orr.

Tartariar-leinu basa eta hezigaitzen aurka borroka gaiztoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Krisztina basatia eta hezgaitza zuan barrutik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Bilgunearen berezitasuna izan daiteke, zeingehiagokako gogo hezigaitza.  Herria   2005-02-10

Gau hartan areagotua zegoen haien berezko distira hezigaitza.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Katua oso berekoia eta hezigaitza da, zakurraren aldean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Saxoniarrak, frankoen mende bizi zirelarik, hezkaitzak ziren, eta behin eta berriz oldartzen ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.

Hain animalia hezigaitza den untxikume batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Kartzelak, ordea, ez ditu hezigaitz guztiak apaltzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus